Zabalguneko merkatua (Bilbo)
- Artikulu hau Bilboko merkatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zabalguneko merkatua».
Zabalguneko merkatua edota Merkatu Berria Bizkaiko Bilbo hiriburuko merkatu bat da.
Zabalguneko merkatua | |
---|---|
![]() Zabalguneko merkatua ![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′N 2°56′W / 43.26°N 2.93°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1944 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Germán Aguirre Urrutia (en) ![]() |
kokalekua aldatu
Abando auzoko Zabalgune plazaren 11. zenbakian dago, Kolon Larreategi kalea eta Henao kalearen artean.
Historia aldatu
Lehenengo Zabalguneko merkatua XIX. mendearen bukaeran Bilboko zabalgunearekin batera eraiki zen.
Gaur egungo eraikina, aurrekoa ordezkatu zuena, 1944. urtekoa da[1] eta German Agirre arkitektoak proiektatu zuen.
2005an Bilboko Udalak merkatua dagoen eraikina zaharberritu eta bertan Bilbao Ekimen Turistikoak, Bilbao Convention Bureau, Bilbao Kultura 700, Bilbao Gazte Sarea udal erakundeen eta udal egunkariaren egoitza ipini zituen. Erdialdeko guneaz gain, bere 1053 metro karratuak ekitaldiak ospatu eta topagune izateko erabili ohi dira.
Ordutegia aldatu
- Astelehenetik ostiralera: goizeko 8etatik 14etara eta arratsaldeko 16:30etatik 19etara
- Larunbatak, 8:00etatik 14:00etara.
Saltokiak aldatu
- Fruitu, barazki, okel eta arraina salgai dauden 10 saltoki.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Mercado del Ensanche(Gaztelaniaz)