Egungo Euskararen Hiztegia
Egungo Euskararen Hiztegia (EEH siglaz ere ezaguna) XXI. mendean idatzitako euskarazko testuetan oinarrituriko euskal hiztegia da. Pixkanaka-pixkanaka egiten ari diren lana da, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuaren webgunean argitaratua. Azpian duen corpusa modernoa da: Ereduzko Prosa Gaur (EPG), testu aukeratuetan oinarritzen dena, berdin liburuetan nola prentsa idatzian. Egilea Ibon Sarasola da, eta laguntzaile lanetan ibiliak dira Josu Landa eta Iñaki Segurola.[1][2]
Egungo Euskararen Hiztegia | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Egungo Euskararen Hiztegia, metodologikoki, Orotariko Euskal Hiztegiaren (OEH) ildo beretik doa.[3] Hala ere, OEHren oinarrian 5 milioi hitzeko masa dago, 1970. urtea baino lehenagoko testuetatik hartua; EPG corpusarenean, berriz, bost aldiz gehiagoko testu masa dago (25 milioi hitz) eta 2000-2006 arteko epean idatzitako testuetan oinarritzen da, hau da, Euskaltzaindiak Hiztegi Batua atera ondoren idatzi diren testuetan.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Ibon Sarasola: «Sarrera: hiztegiez hitz pare bat», Sareko Euskal Gramatika.
- ↑ Ereduzko Prosa Gaur corpusaren web orria.
- ↑ «Hiztegi hau probetxuz erabiltzeko oharrak», Egungo Euskararen Hiztegia
Kanpo estekak
aldatu- Egungo Euskararen Hiztegia, Interneten kontsultagai.