Ireki menu nagusia

Hugo Sperrle (Ludwigsburg, Württembergeko Erresuma, Alemaniar Inperioa, 1885eko otsailaren 7aMunich, Bavaria, Mendebaldeko Alemania, 1953ko apirilaren 2a) alemaniar militarra izan zen, Bigarren Mundu Gerran Luftwafferen buruzagietako bat izan zena.

Hugo Sperrle
Bundesarchiv Bild 146-1987-121-30A, Hugo Sperrle.jpg
Bizitza
Jaiotza Ludwigsburg1885eko otsailaren  7a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Munich1953ko apirilaren  2a (68 urte)
Jarduerak
Jarduerak gudaria eta hegazkinlaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Luftwaffe Itzuli
Gradua field marshal Itzuli
Parte hartutako gatazkak Lehen Mundu Gerra
Espainiako Gerra Zibila
Bigarren Mundu Gerra

BiografiaAldatu

Sperrle 1903an armadan sartu eta Lehen Mundu Gerran Luftstreitkräfte edo aire armadan izan zen. Gerra ostean, Freikorpsen sartu zen.

Naziek boterea bereganatu zutenean, 1935ean Luftwaffen sartu zen.[1] Espainiako Gerra Zibilean Kondor Legioaren buruzagietako bat bihurtu zen, Wolfram von Richthofenen agindupean. Durango eta Gernikako bonbardaketan parte hartu ondoren, Alemaniara itzuli eta general der flieger izendatu zuten.[1]

1940an Frantziako guduan parte hartu ondoren, landa-mariskal (generalfeldmarschall) izendatu zuten. Ingalaterrako guduaren buruzagietako bat izan zen.

Aliatuek atxilotua, Nurembergeko epaitegiak absolbitu zuen.

ErreferentziakAldatu

  1. a b   Gordon Williamson, Malcolm McGregor (2006) German Commanders in World War II (2) Oxford: Osprey Publishing 45-46. orrialdea .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hugo Sperrle