Horace Bénédict de Saussure
Horace Bénédict de Saussure (Chêne-Bougeries, 1740ko otsailaren 17a – Geneva, 1799ko urtarrilaren 22a) genevatar botanikari, geologo, meteorologo, fisikari, mendigoizale eta Alpeetako esploratzailea izan zen. Alpinismoaren eta meteorologia modernoaren aita deitzen zaio.
Amaren gaixotasuna zela eta, amaren izebak eta Charles Bonnet osabak hezi zuten, eta botanikan interesatu zitzaion. Genevako Akademian ikasi zuen, eta 1760an hainbat txango egin zituen Mont Blancen oinean, Albrecht von Haller-erako landareak biltzeko. 1760an Mont Blanc gailurrera igo zen lehenengoari saria eskaini zion. 1762an Observations sur l'écorce des feuilles et des pétales argitaratu zuen eta filosofia irakasle izendatu zuten Akademian. 1783 arte fisika, geografia, geologia, kimika eta astronomia ere irakatsi zituen.
Alpeetan zehar bidaiatu zuen botanika eta glaziarrak, hotza eta beroa, atmosferaren pisua, elektrizitatea eta magnetismoa aztertuz. Lehenengo elektrometroetako bat diseinatu zuen, eta Etna mendira eta beste sumendi batzuetara ere bidaiatu zuen.
Ideia liberalei dagokienez, hezkuntza zientifikorako plan bat aurkeztu zuen, baina ez zen onartu.
1774tik aurrera, Mont Blanc gailurrera igotzen saiatu zen. 1787an lortu zuen, eta lortu zuen hirugarren pertsona izan zen.
Hainbat aparatu meteorologiko asmatu zituen, hala nola magnetometroa, zianometroa, anemometroa eta eudiometroa.
1789an Bianco Pizzoa igo eta Theodulpassa zeharkatu zuen Zermatteraino.
Lan hautatuak
aldatu- Dissertatio physica de igne, Genève, 1759.
- Observations sur l'écorce des feuilles et des pétales de plantes, Genève, 1762.
- Exposition abrégée de l'utilité des conducteurs électriques, Genève, 1771.
- Projet de réforme pour le collège de Genève, Genève, 1774.
- Éclaircissements sur le projet de réforme pour le collège de Genève, Genève, 1774.
- Voyages dans les Alpes, précédés d'un essai sur l'histoire naturelle des environs de Genève, Neuchâtel, Samuel Fauche, 1779-1786.
- Essais sur l'hygrométrie, Neuchâtel, 1783.
- Barthélemy Faujas de Saint-Fond, Paris, Cuchet, 1784
- « Lettre de M. de Saussure à M. l'Abbé J. A. Mongez le jeune sur l'usage du chalumeau », Journal de Physique, 26, 1785
- Défense de l'hygromètre à cheveu, pour servir de suite aux Essais sur l'hygrométrie, Genève et Paris, 1788.
- « Nouvelles recherches sur l'usage du chalumeau », Journal de Physique, 45 (ns t. 2), 1794 (publ. 1798)
- Voyages dans les Alpes, Neuchâtel, Fauche-Borel, 1796