Elurretxe mendatea
Eluretxe Oiartzun eta Irun udalerrien arteko lursailen mugan dagoen mendate bat da. 486 metroko garaiera du (beste neurketa batzuen arabera 502 metro). Aritxulegi mendatearekin batera Aiako harria mendigunera igotzeko abiapuntu ezin hobea da, mendilerro honen alboan baitago, bertako ikuspegi bikainak dituelarik, horretarako bertan dagoen atsedenlekuko bidezidorretik gora joatea besterik ez dago.
Elurretxe | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 486 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°17′43″N 1°47′11″W / 43.2952°N 1.7865°W |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Oiartzun edo Irungo |
Izena aldatu
Elurretxe mendateari izena bertan dagoen elurzuloak ematen dio.
Leku Interesgarriak aldatu
Mendate honen inguruan Ingelesen gaztelua eta Irusta edo Aiztondoko urjauzia ere kokatzen dira.