Mandir

Hindu tenplu» orritik birbideratua)

Mandir, mondir edo mandiram (sanskritoz: मंदिर), izen horiekin hinduismoaren tenpluak eta otoitz lekuak ezagutzen dira.[1]

Brihadisvara tenplua (Thanjavur, Tamil Nadu, India).
Mandir baten aldarea, Nagara estilokoa, Murugan tenplua (Roermond, Holanda).

Beste izenak aldatu

Tenplu hauek, geografiaren arabera, beste izen asko dituzte. Horrela, devasthanam, deval, devalayam, deula, kovil, gudi, e.a., Indiako lurralde desberdinetan esaten zaie. Candi Indonesian esaten zaie (Java eta Malaysian). Kanbodian eta Tailandian wat dira. Balin, pura dira.

Ezaugarriak aldatu

Tenplu hauek jaino edo jainkosa bati eskainita daude, harekin lotuta dauden beste batzuekin batera, eta haren estatua bertan ikus daiteke. Estatua horiei murtis deitzen diete. Batzutan ere tenpluak jainko-jainkosa desberdinei eskainita egon daitezke.

Tenpluak sarritan natura eta geografiaren leku berezietan altxatzen dira: ur-jausi baten ondoan, leizeetan, ibaietan... Fededunen ustez jainko-jainkosak izadian agertzen dira.[2]

Historia aldatu

Lehenengo mandirrak K.a. IV. eta V. mendekoak dira. [3] Dena dela, zaharrenak galdu egin dira. Poliki-poliki tenpluak harriekin eraiki ziren eta horien aztarnak gehiago gorde egin dira. Zaharrenetan vedismotik hinduismora eman zen aldaketa aztertu daiteke.

Arkitektura aldatu

Eraikin hauek altxatzeko sanskritoz idatzitako Āgamak jarraitu behar dira. Testu horietan mandirren egiturak ezezik, otoitz egiteko moduak argitzen dira. Agama desberdinak daude, jainko-jainkosen arabera.

Indiako lurralde desberdinetan arkitektura horren aldaera handiak daude, baita ere ohituren, erritoen eta tradizioenak. Orokorrean lau arkitektura-estilo bereizi egiten dira:

Tenpluak Europan aldatu

Europan mandir batzuk aurki daitezke: Londresko tenplu hindu handiena, Neasden da (hortik lurpeko geltoki bati izena eman zioten), iparraldeko estiloan eraikia dago. Alemanian, Hammen, Sri-Kamadchi-Ampal dago, India hegoaldeko estilokoa. Holandan Murugan tenplua dago, Roermonden.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu