Sexu harremanetan, cunnilingusa (latinezko cunnus, euskaraz alu, eta lingus, euskaraz mingaina, hitzetatik) emakumearen alua eta honen inguruak ahoaz, ezpainak eta mingaina erabiliz, kitzikatzea da. HIESa kutsatzeari buruz, arriskua duen praktika bat izan daiteke [1]. Ildo beretik, cunnilingusa eluke inoiz egin behar ezpainetako herpes duen edo jasan duen pertsona batek.

Cunnilingus
Achille Devéria artistaren margoa, cunnilingusa irudikatzen duena.

Cunnilingus praktikatzeko jarrerak aldatu

  • Cunnilingusa jasotzen duen emakumea ahoz gora etzanda eta bikotekidea bere izter artean burua sartua: jarrera honetan cunnilingusa egiten duenak du cunnilingusaren kontrola; oso jarrera erosoa da cunnilingusa jasotzen duen emakumearentzat, cunnilingusaz gozatu bakarrik egin behar baitu, baina, deserosoa izan daiteke, luzaroan arituz gero, cunnilingusa egiten duenarentzat. Cunnilingusa egiten duena erosoago sentitzeko modu bat, egiten duena ohe ertzean belauniko jartzea da.
  • Emakumea belauniko jarrita, ahoz gora etzanda dagoen bikotekidearen aurpegiaren aurka: jarrera honetan, cunnilingusak jasotzen duenak kontrolatzen du cunnilingusaren ekintza eta bilakaera, baina deserosoa izan daiteke cunnilingusa egiten duenarentzat, itolarria senti baitezake cunnilingusak jasotzen duenak bestearen ahoa eta sudurra gehiegi zapaltzen baditu.
  • Emakumea eserita sofa edo aulki batean, eta cunnilingusa egiten duena lurrean belauniko jarrita. Oso jarrera erosoa da bientzat, baina eragozpen gisa, oheak sarpenerako edo bestelako sexu-praktiketarako eskaintzen dituen aukerak zabalak egin nahi izanez gero, oheraino joan beharra aipa daiteke.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu