Herauscorritseren idazkuna

Atarratzen aurkitutako botozko aldare batean dagoen erromatar gariko idazkun
Herrauscorritseren idazkuna» orritik birbideratua)

Herauscorritseren idazkuna edo Herauscorritseheren idazkuna erromatar garaiko botozko inskripzioa bat da eta Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine udalerriko Arhane herrian dagoen Maidalenaren baselizan aurkitu zen aldare batean idatzita dago. Aldare hori eusko-akitanierazko izena duen Herauscorritse edo Herauscorritsehe izaki jainkotiarrari eskainia dago, antzinako euskaldunen edo Pirinioetako panteoiko jainkoetako bat.

Herauscorritseren idazkuna
Jatorria
Aurkikuntza lekuaMaidalenaren kapera
Ezaugarriak
Hizkuntzalatina, eusko-akitaniera eta akitaniera
Idazketa-sistemalatindar alfabetoa
Kokapena
Koordenatuak43°08′51″N 0°50′39″W / 43.147519°N 0.844039°W / 43.147519; -0.844039
Map
Harauscorritseri eskainitako idazkuna duen aldarea
Atarratzeko Aranheko Maria Madalenaren ermitan aurkitzen den Herauscorritseheri eskainiriko erromatar aldare-harria. 1986

Idazkunaren irakurketa aldatu

Aldare originala, Udaletxean gordetzen da eta eta baselizan kopia bat utzi da. Idazkun hau erraz irakurtzen da, oso egoera onean kontserbatu delako:

Transkripzioa aldatu

« FANO

HERAVS
CORRITSE
HE·SACRM
G·VAL·VALE
RIANVS

»

Hirugarren lerroko balizko T hori, berez I eta T arteko lotura bat da, epigrafian "nexo" esaten zaiona, eta erromatar idazkunetan oso ohikoa zena.

Irakurketa laburdurak osatuz aldatu

Fano / Heraus/corritse/he sacrum / G(aius!) Val(erius) Vale/rianus

Itzulpena aldatu

Ohi bezala, Epigrafisten arabera hainbat interpretazio eta itzulpen dago. Horietako bat hau da:

  • Irakurketa: Fano Herauscorritse hesacrum Caius Valerius Valerianus.
  • Itzulpena: Caius Valerius Valerianusek aldare sakratu hau eraiki zuen Herauskorrixeren omenez.

Koldo Larrañaga Elorzarentzat: Herauscorritsehe-ren tenpluari[1] kontsakratua, G(aius) Val(erius) Valerianus. [2]

Inskripzioari buruzko argibideak aldatu

Hirugarren lerroan agertzen den letra ez da T bat, bi letren lotura baizik "I" eta "T". Bosgarren lerroan, argi eta garbi C* VAL * VALERIANUS da, hau da: Caius Valerius Valerianus. Espainiar epigrafian, ordea, mende batzuetako ohiturari jarraiki, Caius ordez, Gaius idazten dute eta beraz, katalogo eta liburu askotan horrela idatzita ikusiko dugu. Beste herrialdeetan, latinezko forma mantentzen da: Caius.

Identifikazio kodeak bibliografian aldatu

Ezaugarriak eta esanahia aldatu

Fano, fanum hitzaren datiboa edo ablatiboa da. Fanum bat, kontsakratutako leku bat zen, eta askotan, hor bertan, tenplu bat eraikitzen zen. Ez da aurkitu tenplu horren zantzurik eta ez dakigu nolakoa izango zen. Datari dagokionez, litekeen da II. mende amaierakoa edo III. mende hasierakoa izatea, eta Saint-Béat-eko tailerrekoa.

 
Galo-erromatar itxurako fanum baten berreraikitzea

Erlijio-sinkretismoaren adibidetzat hartua da, non erromatarrek orduko euskaldunen jainkoak begirunez tratatzen zituzten. Gerora ere, tenplu haren gainean, eliza katoliko bat eraiki zela argi dago, aldarea zegoen Maidalenaren baseliza XV. mendekoa izanik, aurretiazko jentil eraikuntza baten gainean egina baitago.

Herauskorritse delakoaren identitateaz, batzuek jainkosa batekin lotu dute,[3] baina beste batzuek gehiago ikusten dute animalia batekin konexioa: herauts gorri etimologia aski argian[4], herauts terminoa ikusten baita, erreprodukziorako hazten den zerri arraren sinonimoa. Luis Mari Zalduak, ordea, gogora arazten du -tse bukaera emazteen izenetan agertzen den amaierako partikula dela[5].

Oharrak aldatu

  1. Corpus Inscriptionum Latinarum
  2. Inscriptiones Latinae Selectae
  3. Carte archéologique de la Gaule
  4. Inscriptions Latines d'Aquitaine (ILA). Landes et Pyréneacute;es-Atlantiques

Erreferentziak aldatu

  1. Fano, fanum hitzaren datiboa (Nori, Norentzat) da, eta fanum bat erromatar ohituren barnean ez dagoen tenplu edo santutegi bat da, eta Inperioaren mendebaldean egiten ohi ziren.
  2. «Epigrafikoak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  3. «MauleAtarratzeEus» www.aizkardi.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  4. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-07).
  5. Zaldua, Luis Mari. (2022). Euskal herriko antzinaroko jainko eta jainkosen izenak. Euskaltzaindia ISBN 978-84-125463-9-2..

Kanpo estekak aldatu