Herauskorrixe
Herauskorrixe (Herauscorritse) erromatarren garaian Zuberoan gurtu zuten idolo, jainko edo jainkosa bat dela dirudi, euskarazko, akitanierazko edo aitzineuskarazko forma duen izena argiki. Atharratzeko Arhane edo Maidalena mendiko Maidalenaren baselizan aurkitu zen aldare bateko inskripzioagatik ezagutzen dugu.[1][2]
Herauskorrixe | |
---|---|
Akitaniar | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa eta emakumezkoa |
Izena eta esanahia
aldatuHerauskorrixe delakoaren identitateaz, Atharratzeko idazkun batzuek jainkosa batekin lotu dute bukaerako E hori genero femeninoaren ezaugarri gramatikala izan zitekeelakoan[1], baina frogatuta dago bukaerako E hori, jainko maskulinoen izenetan ere agertzen dela, adib.: Gordonen/Gourdanen dagoen Nôtre-Dame de Basert kaperan aurkitutako Baeserte deo (CIL85). Aldiz, abere ar batekin lot daiteke, herauts gorri etimologia aski argia baita[3], eta herauts erreprodukziorako hazten den zerri arra baita.
Akitanierazko beste zenbait izaki jainkotiar bezala, honek ere naturako izaki baten jainkotzearen ohitura jarraitzen du eta ez da aurkitu izaki jainkotiar honen irudirik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «MauleAtarratzeEus» www.aizkardi.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
- ↑ «Altare-harria - Tardets Sorholus / Atharratze Sorolüze» tardets.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
- ↑ «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-07).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Informazio zaharkituta badu ere, informazio baliagarria dauka: Altare-harria. Atharratze Sorholüze udaletxearen web gunea.