Heriotzaren Garaipena

Heriotzaren Garaipena Pieter Bruegel Zaharrak 1562 inguruan egindako margolana da. 1827tik Madrilgo Pradoko Museoan dado.

Heriotzaren Garaipena
Jatorria
Sortzailea(k)Pieter Bruegel Zaharra
Sorrera-urtea1560(e)ko hamarkada
IzenburuaThe Triumph of Death
MugimenduaNorthern Renaissance (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak117 (altuera) × 162 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass31F26, 31F, 43A4313 eta 11R5
Honen eragina jaso duThe Triumph of Death (en) Itzuli
Kokapena
LekuaPradoko Museoa
BildumaPradoko Museoa
InbentarioaP001393
JabeaElisabet Farnesio, Karlos III.a Espainiakoa eta Fernando VII.a Espainiakoa
Argumentu nagusiaHeriotzaren dantza

Deskribapena

aldatu

Koadroak eskeletoen armada bateko sortutako txikizioa irudikatzen du, paisaia ilun eta mortu batean. Suteak daude urruntasunean, eta ontzi hondatuak agertzen dira itsasoan. Hostorik gabeko zenbait zuhaitz mantentzen dira zutik muino soilduetan. Arrainak usteltzen dira gorpuz beteriko aintzira bateko ertzetan.

Hondamendi horretan, eskeletoen oste batek eraso egiten die bizidunei, zein izuaren izuz ihesi ateratzen baitira edo armada beldurgarri horri eusten alferrik saiatzen baitira. Ero batek lauta jotzen du, eta haren atzean eskeleto batek laguntzen du. Zakur gosetu bate kume baten aurpegitik jaten du. Jendea tranpa batera eramaten dute, eta zaldi gaineko eskeleto batek hiltzen ditu. Maila sozial ezberdinetakoak irudikatzen dira: nekazariak, soldaduak, nobleak, bai eta errege bat eta kardinal bat ere. Herioak guztiak hartzen ditu berdin-berdin.

Eskeleto batek iseka egiten du gizakien zoriontasunaz bere gurdiaren gurpiek gizon bat zaplatzen duten bitartean. Emakume bat erori da gurdiaren bidean, josteko ardatz eta goru bat dauzkala esku artean, bizitzaren hauskortasunaren sinboloak.

Mahai batean jankideak altxatu dira eta ezpatak atera dituzte eskeletoei alferrik aurre egiteko. Bufoiak mahaia hartu du babesleku. Ondoko jolasak lurrera botata daude, eta eskeleto maskaradun batek ardo botilak husten ditu. Beste eskeleto batek emakume bat hartu du, jan ondoko maitasunaren burlan. Mahai gainean, otordu etenaren janariak ogi puska batzuk eta pertsona baten buru-hezurra baino ez dago ikusgai. Eskeleto batek, txabusin kaputxadun batean jantzita, beste plater bat ekartzen du, gizakien hezurrez osatua.

Kadroak XVI. mendeko bizitza arrunta erakusten du. Jantziak argi ezagutzen dira, baita zenbait jolas ere, hala nola kartak eta backgammona. Musika tresnak eta erloju mekaniko bat irudikatzen ditu. Eszenen artean, hileta elizkizun bat dago, baita zenbait exekuzio metodo ere.

Kanpo estekak

aldatu