Kartak ala karta-sorta, karta jokoetan jokatzeko karta sorta bat da. Kartoiez eginda, laukizuzen itxura eta alde batetan irudiak, zenbakiak eta hizkiak dituzte, bestaldean berriz apaingarriak.

Karta-sortek atzealdean apaingarriak dituzte.

Karta-sorta mota ezberdinak daude, ezagunenak: ingeles kartak, frantziar kartak, espainiar kartak, alemaniar kartak ala Tarota.

HistoriaAldatu

Oso aspalditik jokatzen du gizakiak kartak erabiliz, eta ez da argi non sortu ziren lehendabizikoz. Ziuraski fitxekin jokatzen ziren jokoen aldaera direla uste da.

Iritzi zabalduenaren arabera, kartak XII. mendean sortu ziren Txinan, eta berantago (agian beren kabuz) beste tokietan ere agertu ziren. Egipton ere agertu ziren, eta erdi aroan zehar Persia eta Indian ageri dira jadanik karta jokoak.

Europara espainiarren edo gurutzatuen eskutik sartu ziren kartak, XIV. mendean. Agertu ziren lehen karta-sortak arabiar karta-sorten antzekoak ziren (Tarotean oinarrituak ziren eta lau makil zituzten: zimitarrak, kopak, eskumakilak eta txanponak). Hauetatik garatu zituzten, hain zuzen, gaur egun espainiar kartak deritzotenak, baita italiar karta sortak ere (biak ere ezpata, kopa, urre eta makilekin).

Argi ez bada ere, badirudi lehen aldaketa handia alemaniarrek italiako kartak hartu eta garatu zituztenean gertatu zela, alemaniar kartak deiturikoak sortuz (azken honek ezkurrak, ezkilak, bihotzak eta hostoak ditu). Frantziar kartak ere garatu ziren (bihotz, erronbo, pika eta hirustekin), ingelesak erabiltzen hasi zirenak.



Kanpo estekakAldatu