Hericium coralloides Hericiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri ona, batez ere gaztea denean.

Hericium coralloides
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaHericiaceae
GeneroaHericium
Espeziea Hericium coralloides
Pers., 1794
Mikologia
 
himenio tolestua
 
txapelik ez
 
himenioa dekurrentea da
 
espora zuriak dauzka
 
bizkarroia da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Hericium ramosum, Hericium clathroides, Hydnum clathroides, Hydnum coralloides.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: Irregularra, koral itxurako adar desberdinekin, hauskorrak, irregularki banatuta, zuria hasietan eta krema-marfil kolorekoa gero. Oinarriak substratuarekin bat egiten du enbor lodi eta segidan adarkatuta dagoen batekin.

Haragia: Zuria gaztetan gero arre-horixka kolorekoa bihurtzen da.[2]

Etimologia: Hericium terminoak multzo honetako arantza emankorrei egiten die erreferentzia, eta triku baten antzekoa dela esan nahi du. Coralloides epitetoa latinetik dator, korala esan nahi duen “corallium” hitzetik. Koralaren antza duelako.

Jangarritasuna aldatu

Jangarri ona.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Hericium erinaceus delakoarekin nahas daiteke, honek kolore zuria du, baina orratz luzeak, estu eta adargabeak ditu, tamaina berekoak eta erregularki banatuak, esporak ere handiagoak ditu. Hericium clathroides ez da hazten koniferoetan, baizik pagoen azpian eta, urkien, haritzen eta makalen motzondoetan. Creolophus cirrhatus espezieak, goiko eremuak leunak ditu zintzilik dauden orratzekin.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Uda amaieran eta udazkenean. Sapofritoa koniferoen egur hiletan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Puerto Rico, Costa Rica, Txile, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Mongolia, Txina, Taiwan, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Madagaskar.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 425 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 605 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Hericium coralloides: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu