Tripaki hankagabea (Hericium cirrhatum) Hericiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan daiteke, baina sukaldaritzarako balio handirik gabea da.

Tripaki hankagabea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaHericiaceae
GeneroaHericium
Espeziea Hericium cirrhatum
Nikol., 1950
Mikologia
 
himenio tolestua

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: 10 eta 15 cm bitartekoa, mamitsua, pisu inbrikatuetan jarritako zenbait kapelaz osatua, banatu eta denak oinarri batetik ateratzen dira. Zurixka-horixka kolorekoa da eta bai goialdean zein behealdean eztenak dituzte.

Eztenak: Pruinadunak, antzuak eta errudimentarioak dira goiko azalean, eta luzeak eta emankorrak barrualdean.

Haragia: Lodia, Suberosoa edo biguna, zuria eta gero krema kolorekoa. Usain fungikoa du eta zapore gozoa.[2]

Etimologia: Hericium terminoak multzo honetako arantza emankorrei egiten die erreferentzia, eta triku baten antzekoa dela esan nahi du. Cirrhatum epitetoak ere arantzei egiten die erreferentzia. Kiribilak dituela.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria, baina garrantzi gutxikoa.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Hericium erinaceus eta Hericium coralloides delakoekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, hostozabalen enbor hiletan hazten da, batez ere haritzetan.[4]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia, Australia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 425 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa., 458 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 312 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu