Henrietta Lacks

Henrietta Lacks (jaiotzez Loretta Pleasant, Henrietta Lakes, Helen Lane, Helen Larson bezala ere ezagutua) (1920ko abuztuaren 1a - 1951ko urriaren 4a) afroamerikar neska izan zen, bere minbizi tumorearen zelulak adostasunik eta ohartarazia izan gabe eman zituena[1].

Henrietta Lacks
স্বামী ডেভিড ল্যাকসের সাথে হেনরিয়েটা ল্যাকস.jpg
Bizitza
Izen osoa Loretta Pleasant
Jaiotza Roanoke Itzuli1920ko abuztuaren 1a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Baltimore1951ko urriaren 4a (31 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: cervical cancer Itzuli
Jarduerak
Jarduerak nekazaria eta Etxekoandrea
Jasotako sariak
Henrietta Lacks (HeLa) Timeline (26453304954).jpg

Zelula hauek George Otto Gey ikerlariak hazi zituen zelula-lerro hilezkorrak sortu ahal izateko, HeLa deitu zituenak (Henrietaren izenaren hasiera erabiliz izendatuak). Lacksek zituen zelulekin munduan zehar 70 000 experimentu zientifiko baino gehiago egin dira.

BizitzaAldatu

Henrietta Lacks, Loretta Pleasant, 1920ko abuztuaren 1an jaio zen Roanoken, Virginia. Haren gurasoak Eliza (1886-1924) eta John Randall Pleasant (1881-1969) izan ziren. Henriettaren ondorengoek oraindik ez dakite nola gerta zitekeen izen aldaketa hori Loretta-tik Henrietta-ra. Aitak trenbidean lan egiten zuen. Ama hamargarren semea jaiotzerakoan hil zen (1924), horren ondorioz, aitak seme-alabak emaztearen familiarekin bizitzera eraman zituen.

Henrietta bere aitonekin bizi zen Clover-en, Virginian. Bere lehengusuarekin ezkondu zen, David "Day" Lacksekin (1915-2002). Hura bere aiton-amonen etxera joana zen bizitzera Henrietta 4 urterekin ailegatu zenerako. Henrietta eta David 1941. urtean ezkondu ziren, bi haur izan eta gero. 1943 urtean Henriettak David konbentzitu zuen iparraldera joateko lanaren bila eta Maryland-en finkatu ziren. Hainbat seme-alaba izan zituen eta 1950ean minbizia diagnostikatu zioten.

Berak zeukan tumorearen kontrako tratamentua hartu baino lehen, tumorearen zelula batzuk erauzi zitzaizkion ikerketak burutzeko asmoz, gaixoaren baimen edo jakintzarik gabe (garai haietan, eta emakume afroamerikarren kasuan, ohikoa zena). Zortzi egun geroago, George Otto Gey doktoreak tumore haien zelulen zati bat hartu zuen. Zelula horietatik, gaur egun HeLa izendatzen diren zelulak atera zituen.

Geroago, radioterapia tratamenduarekin egon zen egun batzuk (ohikoena 1951. urtean). Egun gutxira bueltan etorri zen baina okerrera egin zuen eta antibiotikoekin tratatzeari ekin zioten, gaixotasun benereo batek egoera kaltetu zezakeelakoan (gonorrea eta neurosifilia zituen). Oinaze askorekin, abuztuaren 8an ospitalean ingresatu zuten bere heriotza ailegatu zitzaion arte (1951ko urriaren 4an, 31urte zituelarik). Hilarririk gabe ehortzi zuten, eta ondorioz gorpuaren kokalekua ezezaguna da[1].

OndareaAldatu

1970ko hamarkadan zehar, haren familiak hainbat ikerlarik bidalitako eskaerak jasotzen zituen familiaren genetika ezagutu nahi zutelako. Familia harritu egin zen konturatzean familian inork ez zituela HeLa zelulen antzarik zuten zelularik. Esan behar da, bestalde, familiak ez zuela HeLa zelulen erabilerari zegokion inolako irabazarik jaso.

Henriettaren tumoretik erauzi ziren zelulak George Otto Geyk hartu zituen, honek ikusi zuen zelula hauek bizirik mantentzen zirela eta kultibo batean hazten zirela. Zelula-lerro honi HeLa deitu zion, Henriettaren inizialak. Hauek laborategi batean hazi ahal izan ziren gizakien lehen zelulak izan ziren eta ez ziren hiltzen zelulak zatitu ondoren. Hainbat esperimentuetarako egokiak ziren eta hau aurrerapen handia izan zen. 1954. urtean, zelula hauek poliomelitis-aren txertoa sortzeko erabili ziren,

Zelula hauetako 20 tonelada ekoitzi dira urteetan zehar eta zientzialariei bidali zaizkie frogak egiteko, kutsadurak sortzen dituen kalteak ikusteko, minbizia eta hiesa ekiditeko... 70 000 ikerketa txostenen oinarria dira HeLa zelulak, eta 11 000 patentetan ageri dira[1].

AitorpenakAldatu

1996. urtean Morehouse medikuntza ikastetxeak eta Atlantako alkateak Henrietta Lacksek zientzietari egin zizkion aurrerapenak aitortu zituzten.

1998an BBCk egindako 'Modern Times: The Way of All Flesh' dokumentalak, San Frantziskoko zinemaldiko sari bat irabazi zuen zientziei buruzko dokumentalik hoberena izateagatik. Urte horien ondoren beste hainbat lan egin izan dira bere bizitzari buruz, Rebecca Sklooten 'The immortal Life of Henrietta Lacks' liburua, esaterako. Liburu hori Henriettaren ondorengoei ikasketetan laguntzeko dirubilketa baten inguruko proiektu baten parte zen[1].

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d «Henrietta Lacks andrearen zelula hilezkorrak | Liber Prodigiorum» www.argia.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-01.

BibliografíaAldatu

  • Skloot, Rebecca (2010). The Immortal Life of Henrietta Lacks. Nueva York: Random House. ISBN 9781400052172.
  • Skloot, Rebecca (2011). La vida inmortal de Henrietta Lacks. Madrid: Temas de Hoy. ISBN 9788484609933.

Kanpo estekakAldatu