Eugène Henri Brisson (Bourges, 1835eko uztailaren 31Paris, 1912ko apirilaren 14a) frantziar politikaria izan zen. Frantziako lehen ministroa izan zen 1885etik 1886ra eta 1898an.

Henri Brisson

Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1898ko ekainaren 28a - 1898ko azaroaren 1a
Jules Méline - Charles Dupuy
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1885eko apirilaren 6a - 1886ko urtarrilaren 7a
Jules Ferry - Charles de Freycinet

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaBourges1835eko uztailaren 31
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1912ko apirilaren 14a (76 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Hezkuntza
HeziketaParis Law Faculty (en) Itzuli
lycée Alain-Fournier (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria eta abokatua
Lantokia(k)Paris
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaRepublican Union (en) Itzuli

Find a Grave: 114559503 Edit the value on Wikidata

Abokatua izan zen lanbidez eta Frantziako Bigarren Inperioa aurkaria. Erregimena erori ondoren Parisko alkateorde izendatu zuten. 1871ko otsailean, Asanbladako kide hautatu zuten, ezker muturra ordezkatuz. Parisko Komunaren aurka agertu zen, baina amnistia babestu zuen espetxeratuentzat. Derrigorrezko hezkuntza babestu zuen eta antiklerikala izan zen.

1881etik 1885era Batzarreko buru izan zen, eta 1885eko martxoan lehen ministro bihurtu zen Jules Ferryren dimisioaren ondoren. 1886ko urtarrilean dimititu zuen, Tonkinerako espedizio baterako krediturik lortu ez zuelako.

1894tik 1898ra bitarteko Batzarreko buru izan zen berriro. 1898ko ekainean, bigarren aldiz izendatu zuten lehen ministro, Dreyfus aferaren erdian. Bere zintzotasun eta irmotasunagatik irabazi zuen errespetua gorabehera, urrian dimisioa eman zuen bozketa bat galdu ondoren.

1895ean Errepublikako presidentetzarako bozketa galdu zuen Felix Faureren aurka. 1906an Diputatuen Ganberako presidente hautatu zuten.