Henna (landarea)
landare-espeziea
Henna[1] (Lawsonia inermis; arabieraz: الحناء, al-ḥinnā´) Lythraceae familiako zuhaixka bat, bi metro inguruko altuera duena, adartsua, hosto ia iraunkor, kontrajarri, leun eta distiratsuekin; lore txiki, zuri eta usaintsuak, mahats finaletan, eta fruitu baia beltz, biribilekin, ilarraren tamainakoak. Bere hosto lehor eta peziolo birrinduarekin egiten duten tindua ohikoa da Indian, Pakistanen, Iranen, Yemenen, Ekialde Hurbilean eta iparraldeko Afrikan.
Henna (landarea) | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Myrtales |
Familia | Lythraceae |
Generoa | Lawsonia |
Espeziea | Lawsonia inermis |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | henna eta alkanet (en) |
Granadako Erresuman hazten zuten, baina moriskoen kanporatzearen ondorioz desagertu zen.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. Henna. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
- ↑ Caro Baroja, Julio. (2000). Los moriscos del Reino de Granada. Ensayo de historia social. (5. argitaraldia) Madril: Istmo, 111-112 or. ISBN 84-7090-076-5..
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau landareei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |