Henaio

Dulantzin dagoen herri hustua eta Historiaurreko eremu gotortua

Henaio jendez hustutako eremu bat da, Dulantziko Udalerriaren baitakoa. Bertan daude hainbat garaitako aztarnak, hala nola Brontze Arokoa, Burdin Arokoa eta erromatar garaikoak. Eta dokumentazioaren bidez, badakigu nafar gaztelu txiki bat bertan egon zela[1]. Gaur egun aztarnategia bisita daiteke[2].

Henaio
eta
Datuak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaDulantzi (kontzejua)
Koordenatuak42°50′32″N 2°29′43″W / 42.8421°N 2.4952°W / 42.8421; -2.4952
Map
GaraiaBurdin Aroa, Erromatar Errepublika, Erromatar Inperioa, Brontze Aroa eta Erdi Aroa
Altitudea664 m

Herrixka gotortua "Monumentu multzoa" izendapena dauka, eta bere babes maila "sailkatua" da[3].

Henaio Gazteluaren esparru gotortua aldatu

Herri harresitu hau ipar eta ekialdetik ondo babestutako ezproi batean kokatuta dago; zaila da bertara heltzea haitzezko malkarra eta basa-landaredi ugari dagoelako. Hegoaldeko eta mendebaldeko hegaletatik lurzoruak beherantz egiten du aldapa txiki bat eginez; aldapa terrazatan zatituta dago, gorengoak belarra du eta behe aldekoak garia ereiteko erabiltzen diren lursailak ditu.

Ezproiak ez du altuera handirik (664 m) baina ingurua ez denez malkartsua bere gailurretik ikus daitekeen parajea zabala da. Arkeologia aldetik begiratuta, gunerik garrantzitsuena muinoaren goi aldetik ipar-ekialdeko malkarrean bera doana da: gehienezko zabalera 80m-koa da eta luzera 250m-koa, guztira, 20.000 m2-ko azalera bizitzeko egokitua. Azalera hori zortzi terrazatan banatuta dago, eta horiek nibelatzen dute herrixka kokatuta dagoen mendi-hegalaren berezko aldapa.

 
Henaioko aztarnategi bisitagarrian ikus daitekeen Burdin Aroko etxe baten berreraikuntza.

Prestamerok XVIII. mendean bertan agertutako oroitarri baten berri eman zuen eta herrixka erromatartzat jo zuen; Landazurik ere aipatu zuen bere idazlanetan. Hirurogeigarren hamarkadan egin ziren lehen esku-hartze arkeologikoek material eta egitura asko bistaratu zituzten eta euron arabera, Azken Brontzetik Burdin Aroa I eta II garaietan koka dezakegu herrixka.

 
Aztarnategiaren bisitarientzako panel informatiboak

Indusketa bi finkak osatzen duten muinoaren bigarren terrazan egin zen. Terraza horrek honako ezaugarriak ditu: itxura laukizuzenekoa du, bere luze-zabalera 18 m zabaletara bider 80 m luzetara da eta aldapa mendebaldetik ekialderakoa da; ipar-mendebaldera lehen terrazak egiten duen maila du muga, ipar-ekialdera muinoaren malkarra, hego-ekialdetik hirugarren terrazarako maila baina terraza horren hego-mendebaldean maila galdu eta lautu egiten da oztoporik gabeko pasalekua utziz; bigarren terrazaren eta hirugarrenaren artean dagoen desnibela 1,30-2m-koa da.

Aztarnategi hau 1969-1970 urteetan induskatu zuen Armando Llanos arkeologo arabarrak.[4]

Muinoaren goi aldeko lurzoruan zuloak ageri dira eta, badirudi, inguru horretan karea ateratzeko egindako lanengatik dela.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «HENAYO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-21).
  2. «Henaio Kastroko Arkeologia Interpretazio Zentroa abian jarri du» www.alegria-dulantzi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-21).
  3. «Henayo Gazteluaren esparru gotortua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Abierto el Centro de Interpretación Arqueológico del Castro de Henaio» Alegria Dulantziko Udalaren web-gunea 2010-07-27.

Ikus, gainera aldatu

Euskal Herriko kastroak

Kanpo estekak aldatu