Mauna Kea, Hawaii uhartetan dagoen sumendi ez aktibo bat da, inguruko bigarrena altuerari dagokionez. Hawaii uharteak eratzen dituzten bost sumendietako bat da, Kilauea, Mauna Loa, Hualalai eta Kohalarekin batera.

Mauna Kea
Datu orokorrak
Garaiera4.207,3 m
Prominentzia4.207,3 m
MotaSumendi eta mendi
Geografia
Map
Koordenatuak19°49′14″N 155°28′05″W / 19.8206°N 155.4681°W / 19.8206; -155.4681
MendikateaHawaii-Enperadorea itsaspeko mendikatea
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Hawaii
County of HawaiiHawaii konderria
Leku geografikoaHawaii (uhartea)
Geologia
Material nagusiabasalto
Mauna Kea iparraldean eta Mauna Loa hegoaldean.

Bere izenak, "mendi zuria" esan nahi du hawaieraz, neguan bere tontorra elurtua egoten baita.

Ezaugarriak aldatu

Sumendi mota ezberdinen artean, ezkutu sumendi bat da. Bere azken eztanda, duela 3.500 urte gertatu zen.

Bere altuera, 4.205 metrokoa da, baina bere egituraren erdia baino gehiago, urpean dago, 6.000 metro gehigarrirekin. Honela munduko mendirik altuena bihurtzen da, oinarritik tontorrera neurtuz gero.

Sumendiaren kraterretik magaleraino doazen glaziarren eraketa mesedetzen duen klima biziki hotza du tontorrean.[1]

Astronomia aldatu

Orohar, Mauna Kea, behaketa astronomikoentzako toki bikain bat da bere tontorra, atmosferaren %40a eta ur lurrinaren %90a (hodeiak), eta alderantzikatze termikoko geruza baino gorago baitago, urtean, 300 gau garbi mesedetzen dituena. Bere geologiak, tontorrera errepideak eramatea eta behategi astronomikoak hornitzea oso erraz egiten du.[2]

Bere tontorrean, zenbait herrialdetako 12 behatoki astronomiko eraiki dira, horien artea, munduko teleskopio optikorik handienak diren Keck Teleskopioa I eta II daudelarik. Behatokiek osatzen duten multzoak, sumendiaren izen bera darama, Mauna Kea Behatokia, alegia, Hawaiiko unibertsitateak kudeatzen du eta bi mila milioi dolar baino gehiagoko inbertsioekin sortu da.[3]

Zenbait behatokiren eraikuntzak, polemikak sortu ditu, bere balizko giro (tokiko intsektu espezieak), geologia (sumendi lurraren trinkotea) eta kultura (lur sakratua tokiko sinesmen erlijiosoentzako) kalteei dagokienez.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu