Niʻihau edota Niihau, AEBetako Hawaii uhartediko uharte bat da, Hawaii estatuan. Kauai uhartetik 29 kilometro mendebaldera dago, eta populaturik gabeko Lehua uhartetik 1,1 kilometro hegoaldera. Uharteko herri nagusia Puʻuwai da.

Niihau
Datu orokorrak
Mendirik altuenaPānīʻau (en) Itzuli
Garaiera1.250 ft
Motauharte
Luzera29 km
Zabalera10 km
Azalera179,9 km²
Geografia
Map
Koordenatuak21°54′N 160°12′W / 21.9°N 160.2°W / 21.9; -160.2
UTC orduaUTC−10:00
Honen parte daHawaii uharteak
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Hawaii
County of HawaiiKauai konderria
Ur-gorputzaOzeano Barea

184 km²-ko azalera du eta 2010eko erroldaren arabera 170 biztanle zituen. 10 kilometro zabal eta 30 kilometro luze ditu. Punturik garaiena Pānīʻau (381 m) mendia da.

Uharteko biztanle ia guztiak hawaiiar jatorrikoak dira eta egunerokoan nagusiki hawaieraz mintzatzen dira, horregatik Hawaii uhartedi osoan jatorrizko hizkuntza hobekien mantendu izan den uhartea da. Honen azalpena, Elizabeth McHutchison Sinclairrek (1800-1892) Kamehameha V.a erregeari Niihau uharte osoa eta Kauai uhartearen zati batzuk 10.000 dolarretako baliodun urrearen trukean erosteko kontratuan biztanleen usadioak eta hizkuntza bere hartan gordetzearen baldintza zegoela da, gainera 1915ean haren biloba Aubrey Robinsonek uhartea kanpotar bisitariei itxi zien. Gaur egun oraindik ere uhartera bertaratzeko bisitak mugatuak daude.


Kanpo estekak

aldatu