Gardner Pinnacles (hawaieraz: Pūhāhonu) Ipar-mendebaldeko Hawaiiar Uhartedian dauden bi itsas haitz dira. Administratiboki, AEBetako Hawaii estatuan daude. Honolulu hiritik 511 itsas milia ipar-mendebaldera daude (946 kilometro), eta French Frigate Shoals atoloitik 174 kilometrora. Bi harkaitzek 24,030 metro karratuko azalera dute. Beren punturik garaiena 52 metrotara dago.

Gardner Pinnacles
Datu orokorrak
Azalera0,024 km²
Geografia
Map
Koordenatuak24°59′56″N 167°59′58″W / 24.998888888889°N 167.99944444444°W / 24.998888888889; -167.99944444444
Honen parte daIpar-mendebaldeko Hawaiiar Uharteak
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Hawaii
Konderri-hiri kontsolidatuHonolulu konderria
Ur-gorputzaOzeano Barea
Leku geografikoaHawaii

1820ko ekainaren 2an Joseph Allen kapitainaren Maro estatubatuar baleontziak lehenbizikoz topatu zituen.


Kanpo estekak aldatu