Hawaii Five-0
Hawaii Five-0 (euskaraz: «Hawaii Bost-Zero») Ameriketako Estatu Batuetako krimen- eta drama-telesaila da. 1968-1980 urteetan igorritako telesailaren moldaketa da. K/O Paper Products eta101st Street Television dira sailaren produktoreak.
CBS katean estreinatu zen, bertsio originala igorri zuena. Lehen bertsio bezala, talde elitista bat jarraitzen da, Hawaiiko estatuan delitugintza murrizteko. 2010eko irailaren 20an estreinatu zen, jatorrizko telesailaren estreinaldiaren baino 42 urte geroago. 2010eko azaroaren 21ean, CBS kateak Hawaii Five-0 sailak sasoi bakoitza 24 kapitulu izango zituela adierazi zuen.2011ko urtarrilaren 23an, telesailak rating altuena lortu zuen, lehenengo sasoiaren[1] hamabosten kapituluak 19.230.000 ikusle[1] izan zituen Estatu Batuetan. 2011ko maiatzaren 15an saila berritu zuten eta 2011ko irailaren 19an estreinatu zen. 2015eko maiatzaren 11an, CBS kateak Hawaii Five-0 berritu zuen seigarren sasoia egiteko.
Sinopsia aldatu
Hawaiiko gobernadoreak polizia-talde berezi bat sortu du, estatuan delituak murrizteko eta kriminalak kontrolatzeko. Taldearen burua Steve McGarrett SEAL ohia da, bahiketak eta ekintza-terroristak ikertzen dituena. Polizia-taldea betetzeko Danny “Danno” Williams detektibea elkartzen da. Chin Ho Kelly eta bere lehengusina Kono Kalakaua taldea betetzen dute. Kapitulu bakoitza gorputz edo krimen batekin hasten da, gobernariak unitateari krimena esleitzen dio. Lan taldeak gobernariaren autoritatea erabiltzen du krimenera heltzeko, horrela immunitate diplomatikoa izatea lortzen dute.
Telesaila aurreratu ahala, Chin-ek poliziatik dirua lapurtu zuela eta polizia-taldetik bota zutela desestaltzen da. McGarret beste aukera ematen dio Five-0 taldean parte hartzeko, ez duela ezer sinesten. Steve McGarret-en aita hil zuen terrorista atxilotu eta gero, kriminal misteriotsu batek McGarret-en aitaren hilketari buruz informazioa bilakatzen du. Ezagutarazten da “Wo Fat” Yakuzarekin zerikusia duen gaizkile bat dela, eta McGarret-en amaren hilketaren arduraduna dela.
Pertsonaiak aldatu
- Alex O'Loughlin Steve McGarrett fragata-kapitaina da, Navy SEAL ohia.
- Scott Caan Danny Williams da, Newarketik etorri den polizia ohia da. Hawaiira heltzen da bere emaztea eta bere alaba etxez aldatzen direnean.
- Daniel Dae Kim Chin Ho Kelly da. Honoluluko polizia zen baina karguari uko egin zion hondatze faltsuagatik.
- Grace Park Kono Kalakaua da, Honoluluko Polizia Akademian graduatu zen eta surflari profesionala zen.
- Masi Oka Max Bergman auzitegiko medikua da.
- Ian Anthony Dale Adam Noshimuri da, mafiako milioidun baten semea eta Kono Kalakauaren senarra da.
Bigarren mailako aktoreak aldatu
- Jean Smart Pat Jameson gobernaria da, lehenengo sasoiaren amaieran hiltzen dute.
- Taylor Wily Kamekona da.
- Claire van der Boom Rachel da, Danny-ren emaztea.
- Teilor Grubbs Grace Williams da, Danny-ren alaba.
- Kelly Hu Laura Hills da, gobernariaren segurantza ordezkaria da, lehenengo sasoiaren amaieran hiltzen dute.
- Taryn Manning Mary Ann McGarrett da, Steve-ren arreba.
- Will Yun Lee Sang Min da.
- James Marsters Victor Hesse da eta bigarren sasoiaren hasieran hiltzen dute.
- Al Harrington Mamo Kahike da.
- Dennis Chun Duke Lukela Sarjentua da.
- Mark Dacascos Wo Fat da.
- Terry O'Quinn Joe White Tenientea da, armadan zegoenean Steve-ren aholkularia izan zen. Five-0 ra batzen da Steve Jameson gobernariaren hiltzailea dela esaten denean.
- Richard T. Jones Sam Denning gobernaria da, Jameson gobernaria hil eta gero kargua hartzen du.
Ekoizpena aldatu
Historia aldatu
Hawaii Five 0 berriro telebistetan ikusteko ideia bat zegoen, baina 2008ko abuztuaren 12an CBS-ek telebistetan berriro ikusiko zela adierazi zuen. Berria ona izan zen Hawaii estatuak bertsio berria ikustea espero zuelako. Lehenengo sasoiaren produkzioa 2010ean egin zen.
Castinga aldatu
2010eko otsailean, Daniel Dae Kim-ek Chin Ho Kelly-ren pertsonaia interpretatuko zuela adierazi zen. Geroago, Alex O'Loughlin aukeratu zuten Steve McGarret interpretazeko[2]. Grace Park Kono Kalakaua interpretatuko zuela eta Scott Caan Danny Williams izango zela aldarrikatu zen. Telesailaren produktoreek jatorrizko bertsioari gorazarre egin zioten, Steve McGarret-ek erabiltzen duen autoa berrerabiltzen( jatorrizko bertsioan Jack Lordek erabili zuen).[3][4]
Musika aldatu
Hawaii Five-0 telesailak jatorrizko bertsioan erabilitako abestiaz baliatzen da, Morton Stevensek konposatuta.[5][6]
Harrera aldatu
2010eko maiatzaren 19an, The Honolulu Advertiser egunkariak iritzia eskaini zuen "Gidoi azkarra daukan telesail azpikaria da”. Ameriketako Estatu Batuetan estreinaldiak 14,20 milioi ikusle izan zituen, eta People's Choice saria irabazi zuen.[7]
Emisioak aldatu
- Kanada:Global Television Network eta CJON-TV kanalak 2010ean estreinatu zen.[8]
- Australia: Network Ten kanalak 2011ko urtarrilaren 30ean estreinatu zuen. Bertsio originala Nine Network-en estreinatu zen.[9]
- Bulgaria: Nova Television kanalak 2011ko urtarrilaren 4an antzeztu zuen, baina ez zuten bertsio originala eman.
- Herbeherak: Veronika kanalak 2011ko urtarrilaren 17an antzeztu zuen.
- Espainia: FOX kanalak 2011ko urtarrilaren 18a eman zuen. Cuatro kanalak eta Energy kanalak ekainaren 21ean lehenengo kapitulua eman zuten.
- Finlandia: Nelonen kanalak 2011ko otsailaren 2an eman zuen.
- Latinoamerika: Liv kanalak 2010eko urriaren 20an estreinatu zuen Latinoamerika osoan. Urriaren 26an bigarren sasoia estreinatu zen.
- Mexiko: Azteka 7kanalak 2011ko maiatzaren 30ean eman zuen.[10]
- Puerto Rico: Wapa TV kanalak2011ko otsailean eman zuen.
- Txile: UCV Televisión kanalak 2011ko martxoan estreinatu zuen.
- Venezuela: Venevision kanalak 2012ko abuztuaren 3an lehen aldiz eman zuen. 2012ko uztailaren 10ean bigarren sasoia eman zuen.
- El Salvador: Canal 6 kanalak 2011ko maiatzaren 15ean lehen aldiz eman zuen.
- Ekuador: Ecuasiva kanalak 2011ko irailaren 11an eman zuen.
- Kolonbia: Citytv kanalak 2011ko irailean estreinatu zuen.
- Costa Rica: Telectica kanalak 2011ko urriaren 26an eman zuen.
- Peru: América Televisión kanalak 2012ko apirilaren 9an estreinatu zuen.
- Uruguay: Teledoce kanalak 2012ko otsailean eman zuen.
- Paraguay SNT kanalak 2014ko martxoan estreinatu zuen.
- Argentina: Canal 9 kanalak 2016ko maiatzaren 8an lehen aldiz eman zuen.
Erreferentziak aldatu
- ↑ a b Hawaii Five-0. (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
- ↑ (Ingelesez) «Hawaii Five-0 Adding a New Series Regular — Cast It! | TV Guide» TVGuide.com 2010-11-30 (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
- ↑ (Ingelesez) French, Dan. (2010-02-08). «'Lost' star cast in 'Hawaii Five-O'» Digital Spy (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
- ↑ Archive. (Noiz kontsultatua: 18/02/2020).
- ↑ (Ingelesez) «Entertainment» UPROXX (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
- ↑ (Ingelesez) «Music video: 'Hawaii-Five-0' theme song recording session» LA Times Blogs - Show Tracker 2010-07-23 (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
- ↑ «Make sure 'Hawaii Five-0' isn't 'Hawaii' | The Honolulu Advertiser | Hawaii's Newspaper» the.honoluluadvertiser.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
- ↑ GlobalTV. (Noiz kontsultatua: 18/02/2020).
- ↑ «Watch full episodes of TV shows for free on 10 play - Network Ten» 10play.com.au (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
- ↑ TVNotiblog. (Noiz kontsultatua: 18/02/2020).