Grace Park (Los Angeles, 1974ko martxoaren 14a) aktore estatubatuarra-kanadarra da. Battlestar Galactica telesailean Sharon "Boomer" Valerii eta Hawaii Five-0 telesailean Kono Kalakaua tenientearen rolak betetzeagatik da ezaguna.

Grace Park

(2005)
Bizitza
JaiotzaVancouver1974ko martxoaren 14a (50 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Kanada
BizilekuaKerrisdale (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaColumbia Britainiarreko Unibertsitatea : Psikologia
Magee Secondary School (en) Itzuli 1992)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, modeloa, telebista-aktorea eta zinema aktorea
Altuera175 zentimetro

IMDB: nm0661825 Allocine: 105235 Rottentomatoes: celebrity/grace_park Allmovie: p372067 TV.com: people/grace-park Edit the value on Wikidata
KoreAm aldizkariaren azala 2010eko otsailean.

Biografia aldatu

Grace Park Los Angeles hirian jaio zen[1] familia korear batean[2] eta 22 hilabete zituela Kanadara aldatu zen familia, Vancouver hiriko Kerrisdale auzora. Psikologia gradua atera zuen Columbia Britainiarreko Unibertsitatean.

1997an hasi zen telesailetan ateratzen eta 25 urte zituela Kanadako Edgemont telesailean Shannon Ng ikaslearen rola betetzeko aukeratu zuten. Lau denboraldi egin zituen bertan[3].

2003an Battlestar Galactica izeneko miniserie batean aritu zen eta 2004an izen bereko telesailean paper garrantzitsu bat izan zuen, Sharon "Boomer" Valerii tenientea hain zuzen ere[4]. Telesailak arrakasta handia izan zuen eta hainbat telefilme paralelo ere egin ziren honen inguruan. Grace Parkek horietan pertsonai beraren papera egin zuen.

2010 urtean Hawaii Five-0 telesailerako aukeratua izan zen eta Kono Kalakaua tenientearen paperean oso ezagun egin zen mundu mailan[5]. Zazpi denboraldi egin zituen bertan eta 2017an seriea uztea erabaki zuten berak eta Daniel Dae Kim aktoreak, telesaila asiar jatorriko aktore gabe utziz. Arrazoia gainerako bi protagonisten soldata baino %10-15 txikiagoa izatea izan omen zen[6].

Bizitza pertsonala aldatu

Phil Kim eraikitzailearekin ezkondu zen 2004an[7] eta Vancouverren bizi dira[8]. 2013an jaio zen semea dute. NXIVM sektan sarturik egon zen eta Keith Raniere fundatzailearekin hainbat bideotan agertzen da[9].

Filmografia aldatu

Filmeak aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
2000 Romeo Must Die Dantzari asiarra
2003 Fluffy Amy laburmetraia
2007 West 32nd Lila Lee
2008 Run Rabbit Run Hannah Moon
2017 Adventures in Public School Mackenzie
2018 'Freaks Agent Ray

Telebista aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1997 The Outer Limits Avatar birtuala Atal bakarra
1997 Beyond Belief: Fact or Fiction Maddie Atal bakarra
2000 Secret Agent Man Louann 2 atal
2000–2001 The Immortal Mikiko 5 atal
2001 The Outer Limits Satchko Atal bakarra
2001 Dead Last Bigarren zerbitzaria Atal bakarra
2001 Dark Angel X5 ugaltzailea Atal bakarra
2001 Stargate SG-1 Lieutenant Satterfield Atal bakarra
2001–2005 Edgemont Shannon Ng Protagonista, 69 atal
2002 L.A. Law: The Movie Charmaigne Telefilmea
2003 Jinnah: On Crime – White Knight, Black Widow Cynthia Wong Telefilmea
2003 Battlestar Galactica (miniseriea) Lt. Sharon Valerii TV miniseriea
2003–2004 Jake 2.0 Fran Yoshida 4 atal
2004 Human Cargo Emakume taiwandarra TV miniseriea
2004 Andromeda Docteur 26-Carol Atal bakarra
2004 The Dead Zone Ohorezko dama sexia Atal bakarra
2004–2009 Battlestar Galactica Lt. Sharon "Boomer" Valerii / Lt. Sharon "Athena" Agathon Protagonista, 73 atal
2007 Command & Conquer 3: Tiberium Wars Lt. Sandra Telfair Bideo-jokoa
2007 Battlestar Galactica: Razor Lt. Sharon Valerii Telefilmea
2008–2009 Battlestar Galactica: The Face of the Enemy 8 zenbakia TV miniseriea
2008–2009 The Cleaner Akani Cuesta Protagonista, 26 atal
2008–2010 The Border Liz Carver agente berezia Protagonista, 12 atal
2009 CSI: Crime Scene Investigation Convention Attendee Atal bakarra
2009 Battlestar Galactica: The Plan Lt. Sharon "Boomer" Valerii Telefilmea
2010 Human Target Eva Khan Atal bakarra
2010, 2013 American Dad! Akiko Yoshida (ahotsa) 2 atal
2010–2017 Hawaii Five-0 Kono Kalakaua Protagonista, 168 atal
2017 MacGyver Kono Kalakaua Atal bakarra
2018–2023 A Million Little Things Katherine Kim Protagonista

Erreferentziak aldatu

  1. «Grace Park | Maxim» web.archive.org 2014-08-19 (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  2. (Gaztelaniaz) «2014 Asian Hall of Fame Honoree Announcement - Honoree Quotes | Southern California | Samoa» Scribd (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  3. «Grace Park - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  4. «Grace Park interview | Lt. Sharon Valerii | Boomer | Cylon #8 | Battlestar Galactica» www.galactica.tv (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  5. (Gaztelaniaz) «Kono Kalakaua || Grace Park» hawaiifiverol.foroactivo.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  6. (Gaztelaniaz) «Daniel Dae Kim y Grace Park abandonan Hawaii Five-0 por disputas salariales» La Vanguardia 2017-07-03 (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  7. «Home» www.koreasociety.org (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  8. «Grace Park» www.listal.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  9. (Ingelesez) Artvoice. (2018-04-15). «9-videos surface that show Hawaii Five-0 Actress Grace Park deeply drunk the Kool-aid of sex-slaver cult leader Keith Raniere» Artvoice (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grace Park