Kendall Jenner
Kendall Nicole Jenner (Los Angeles, Kalifornia, 1995eko azaroaren 3a) estatubatuar modeloa da.
Kendall Jenner | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kendall Nicole Jenner |
Jaiotza | Los Angeles, 1995eko azaroaren 3a (29 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Beverly Hills West Hollywood Wilshire Boulevard (en) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Caitlyn Jenner |
Ama | Kris Houghton |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | Kardashian-Jenner family (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Laurel Springs School (en) Sierra Canyon School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | Socialitea, aktorea eta modeloa |
Altuera | 180 zentimetro |
Enplegatzailea(k) | Chanel Donna Karan Calvin Klein Adidas Fendi (en) Tommy Hilfiger Dolce & Gabbana Estée Lauder Versace |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Biografia
aldatuKendall Jenner 1995eko azaroaren 3an jaio zen Kalifornian. Bere aita Bruce Jenner medailadun olinpikoa( geroago Caitlyn Jenner)da eta bere ama Kris Jenner enpresaria. Ahizpa txiki bat dauka, Kylie Jenner. Bere amaren aldetik hiru ahizpa eta neba bakarra ditu: Kourtney Kardashian, Kim Kardashian, Khloe Kardashian eta Robert Kardashian Jr.. Aitaren aldetik, Caitlyn (Bruce) hiru neba eta ahizpa bakarra ditu: Brody Jenner, Casey Jenner, Brandon Jenner eta Burt Jenner. Bere bigarren izena, Nicole, bere amaren adiskidetik; Nicole Brown Simpson, eskuratu zuen. Kalifornian hazi zen Kylie Jennerrekin, Sierra Canyon School ikastetxean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasi zuten. 2012an etxean ikastea erabaki zuen eta 2014an graduatu zen.
Modelatzea
aldatu2009ko uztailaren 12an Whilhemina Models konpainiarekin kontratua sinatu zuen eta 2009ko abenduaren 21ean bere lehen lana Forever 21 kanpainarekin izan zen. 2010eko apirilaren 19an Teen Vogue aldizkariaren aplikazioan, Snapshot, agertu zen.
2011an Sherri Hill kanpainarekin hasi zen ibiltokiko modelo gisa eta New Yorkeko moda astean parte hartu zuen. Gainera White Sands Australia eta Leah Madden desfileetan esku hartu zuen. 2013ko azaroaren 21ean, Kendall The Society Management- ekin kontratu bat sinatu zuen eta hilabete gutxietan W Magazine- eta V Magazine-entzat paratu zuen. 2014ko udaberrian, Kendall Marc Jacobs, Giles Deacon, Chanel eta Givenchy-rentzat paratu zuen. Pariseko Moda Astean, Sonia Rykiel, Bailmain, Gyvenchy eta Chanel-entzat posatu zuen eta parte hartu zuen Gisele Bundchen eta Cara Delevingne-rekin ekitaldi feminista batean.2014ko azaroan, Kendall eta Delevigne adierazi zuten ez zutela Victoria's Secret Fashion Show-ean parte hartuko.
2014ko azaroaren 15ean Kendall-ek iragarri zuen Estée Lauderen aurpegia izango zela eta markak 50.000 jarraitzaile lortu zituen Instagram-en. 2015eko urtarrilaren 8an, Kendall aukeratu zuten Marc Jacobs-en udaberriaren kanpaian parte hartzeko. Azaroaren 3an Victoria's Secret Fashion Show-ean parte hartuko zuela adierazi zuen.
Emanaldia
aldatuKendall 2007an ospetsua egin zen, bere familiaren showari esker Keeping Up with the Kardashians. 2010ean, Jenner hautatu zuten Blacklight abestiaren bideo musikalean parte hartzeko. Hawaii Five-0 telesailean parte agertu zen, A.J pertsonaia interpretatu zuen.Jenner Strawberry pertsonaia bikoiztu zuen kapitulu batean, 2014ko urtarrilaren 20an argitaratu zena.
Kendall-ek eta bere ahizpa Kylie-ek aldizka ekitaldi publikoak aurkezten dituzte.2011ko abuztuaren 6an Glee-ren estreinaldia aurkeztu zuten. Kendall-ek Billboard Music Awards, American Music Awards eta MuchMusic Video Awards sariak aurkezten ditu bere ahizpekin.
Idazkera
aldatu2014an, Kendall eta Kylie Rebels eleberria argitaratu zuten: City of Indra, Maya Sloan-en laguntzarekin.
Marka propioa
aldatuKendall-ek bere familiarekin bi azazkal-berniz ditu; Kardashian Kolors by Nicole by OPI. 2013ko azaroaren 15ean Kendall-ek eta Kylie-k arropazko marka atera zuten The Kendall and Kylie Collection, PacSun lankidetzarekin.2014ko uztailean Metal Haven by Kendall & Kylie izendatutako bitxi-bilduma atera zuten
Bizitza pertsonala
aldatu2010ean, bere ahizpak, Kim Kardashian, argitaratu zuen bere ahizpa Justin Bieber-ekin ibili nahi zuela. 2012an Kendall Julian Brooks-ekin urte bateko harremana izan zuen; baina 2013ko abuztuan amaitu zen Julian desleial izan zelako. Jenner Cara Delevigne, Gigi Hadid eta Hailey Baldwin-ekin adiskidetasuna mantentzen du; baita Justin Bieber-, Cody Simpson eta Jaden Smith-ekin.2014ko maiatzean, Kendallek primerako etxebizitza bat erosi zuen ($1.4 milioikoa).
Filmografia
aldatu- 2007-gaur gun Keeping Up with the Kardashians
- 2008: E! True Hollywood Story
- 2010: Kourtney and Khloe Take Miami
- 2011: Kourtney and Kim Take New York
- 2011: Khloé & Lamar
- 2012: Hawaii Five-0 AJ pertsonaia
- 2012: America's Next Top Model
- 2014: The Annoying Orange, Srawberry pertsonaiaren ahotsa ipintzen