Alex O'Loughlin oʊ-ˈlɒklɪn ahoskatua; Canberra, Australia, 1976ko abuztuaren 24a) australiar aktorea da.

Alex O'Loughlin

Bizitza
JaiotzaCanberra1976ko abuztuaren 24a (47 urte)
Herrialdea Australia
Hezkuntza
HeziketaNational Institute of Dramatic Art (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea

IMDB: nm1533927 Allocine: 154614 Allmovie: p501432 TV.com: people/alex-oloughlin Edit the value on Wikidata

2010. urtetik Hawaii Five-0 telesailean protagonista da, non Steve McGarret pertsonaia interpretatzen du. Bere ibilbidean egindako rolik ospetsuenak Kevin Hiatt (The Shield), Mick St. Jhon (Moonlight) eta Stan (The Back-up Plan) dira.

Biografia aldatu

Australian jaio zen eta bere aita fisika eta astronomia irakaslea da. 2002an NIDAn ( National Institute of Dramatic Art) graduatu zen. Bere bizitza pribatuari buruz, bi seme ditu: Saxon eta Lion O'Loughlin. Saxon 1996an jaio zen, Alex 20 urte zituenean eta ez da bere amaren identitatea ezagutzen. Lion 2012ko azaroaren 25ean jaio zen, bere ama Malia Jones surflari eta modeloa da. Bi urte geroago, 2014an, Alex eta Malia ezkondu ziren. Gaur egun Donate Life America elkartearen enbaxadorea da.

Jarduera profesionala aldatu

Bere karrera 2004an hasi zen, Oyster Farmer filmean, non Jack Flange pertsonaia interpretatu zuen. Man-ThingFeed eta The Incredible Journey of Mary Bryant filmetan jarraitu zuen interpretazioarekin. 2005ean James Bond bihurtzeko aukera izan zuen baina ez zuten hautatu. Abuztuaren 5ean The Daily Telegraph egunkarian rol hori gorroto zuela adierazi zuen.

2007an The Shield telesailean Kevin Hiatt detektibea antzeztu zuen. Azkenean, proiektua alde batera utzi zuen Moonlight telesailean parte hartzeko. Urte horretan August Rush draman Fressie Highmore antzeztu zuen. Bertan Jonathan Rhys Meyers, Keri Russel, Terrence Howards eta Robin Williamsekin lan egin zuen.

2010ean, Hawaii Five-0 telesailean hasi zen, Steve McGarret fragata-kapitainaz; Scott Caan, Daniel Dae Kim eta Grace Park aktoreekin batera.

Filmografia aldatu

Zinema
Urtea Filma Pertsonaia
2004 Oyster Farmer Jack Flange
2005 Man-Thing Eric Fraser
2005 Feed Michael Carter
2006 The Holiday Kissing Couple
2007 The Invisible Marcus Bohem
2007 August Rush Marshall
2009 Whiteout Russell Haden
2010 The Back-up Plan Stan
Telebista
Urtea Telesaila Pertsonaia Oharra(k)
2003 White Collar Blue Ian Mack Atal 1
2004 Love Bytes Dave Atal 1
2004 Black Jack: Sweet Science Luke Anderson Telefilm
2005 The Incredible Journey of Mary Bryant Will Bryant Minisaila
2007 The Shield Kevin Hiatt 7 atal
2007-08 Moonlight Mick St. John 17 atal
2009 Criminal Minds Vincent Rowlings Atal 1
2009-10 Three Rivers Dr. Andy Yablonski 13 atal
2010-2020 Hawaii Five-0 Steve McGarrett 118 atal