Harun al-Rashid

Harun Al-Rashid» orritik birbideratua)

Harun al-Rashid (arabieraz: هارون الرشيد‎, Hārūn ar-Rashīd; Ray, 763ko martxoaren 27a edo 766ko otsaila - Tus, 809ko martxoaren 24a) Abbastar Kalifa-herriko bosgarren kalifa izan zen. Al-Rashiden agintaldian, 786ko irailaren 14tik hil zen arte, abbastarren inperioa bere gorenera iritsi zen. Bagdad, hiriburuan, zientzia, kultura, arte, musika eta erlijioa loratu ziren. Mendebaldean ezaguna da, batez ere, Mila gau eta bat gehiago liburuko protagonistetako bat delako[1].

Harun al-Rashid

5. Abbastar kalifa

786ko irailaren 14a - 809ko martxoaren 24a
Al-Hadi (en) Itzuli - Al-Amin (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaRay (en) Itzuli766ko martxoaren 7a
HerrialdeaAbbastar Kaliferria
HeriotzaTus809ko martxoaren 24a (43 urte)
Hobiratze lekuaHarun ِal-Rashid Mausoleum (en) Itzuli
Familia
AitaAl-Mahdi
AmaAl-Khayzuran
Ezkontidea(k)Zubaidah bint Ja`far (en) Itzuli
Maridah bint Shabib (en) Itzuli
Marajil (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaAbbastarren dinastia
Irakaslea(k)Shu'ba Ibn al-Ḥajjāj (en) Itzuli
Abu 'Ubaida (en) Itzuli
Al-Kisa'i (en) Itzuli
Al-Mufaddal (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, poeta eta kalifa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Bizitza aldatu

Al-Mahdi kalifaren eta Al-Khayzuranen, yemendar esklabo ohiaren, semea zen. 786an, Al-Hadi anaia zendu zenean, kalifa bilakatu zen. Agintaldiaren aurreneko urteetan amak eragin handia izan zuen beregan. Bere erreinaldia Abbastar Kalifa-herriaren distiratsuenetako bat izan zen, Ipar-Mendebaldeko Afrikan eta Transoxianan galerak izan zituen arren. Haren ospea Mendebaldeko Europara iritsi zen eta behin baino gehiagotan trukatu zituen enbaxadak Karlomagnorekin (797-801)[2]. Bagdaden jakintsu eta poetak, legelari eta gramatikalariak, kadi eta idazlariak, artista eta musikariak bildu zituen. Bertan ezarri zuen Jakintzaren Etxea, liburutegi bikaina. Erlijio kontuetan oso hertsia zen, egunean ehun aldiz ematen zen ahuspez eta Mekako erromesaldia bederatzi edo hamar aldiz egin omen zuen. Inperioaren administrazioa bizirren eskuetan utzi zuen (garrantzitsuena Yahya ben Khalid izan zen)[1].

808an Khorasanen matxinada bat sortu zen. Al-Rashid harantz abiatu zen armadaren buru baina, Tusera iritsi zirenean, gaixotu zen. Hiri horretan hil zen, 809ko martxoaren 24an.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Hārūn al-Rashīd 1911 Encyclopædia Britannica
  2. Islamaren hastapenak[Betiko hautsitako esteka] Nathan eskuliburua. IkasDoc
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harun al-Rashid