Hartz Handia

Hartz Nagusi» orritik birbideratua)

Hartz Handia edo Ursa Maior[oh 1]latinez: Ursa Major— Ipar hemisferioan ia urte osoan ikus daitekeen konstelazio bat da.[1]. Bere mitologia ziurrenik historiaurreraino hedatzen da. Latinezko izenak "hartz[ik] handi[en]a" esan nahi du, gertu dagoen Hartz Txikia konstelazioarekin parekatzen baita. Ptolomeok zehaztu zituen 48 konstelazioetako bat da, K.a. II. mendean, greziar, egiptoar, babiloniar eta asiriar astronomoen tradizioan oinarrituta[2]. Gaur egun onartzen diren 88 konstelazioen artean hirugarren handiena da.

Hartz Handia 
Datuak
LaburduraUMa
GenitiboaUrsae Majoris
SinbologiaHartz Handia
Eremua1.280 gradu karratu (. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
7, 20
Izarrik distiratsuenaε UMa (Alioth) (itxurazko magnitudea 1,76)
Meteoro euria
Konstelazio mugakideakDraco (konstelazioa), Camelopardalis, Lynx (konstelazioa), Leo Minor, Leo (konstelazioa), Coma Berenices, Canes Venatici eta Boötes
Behaketa
Igoera zuzena10,67 h
Deklinazioa-55,38°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Apirila
+90° eta −35° latitude bitartean ikusgai.

Hartz Handia batez ere bere erdigunean dagoen zazpi izarreko asterismoagatik da ezaguna. Asterismo honek izen asko jasotzen ditu, batzuetan atxiki zaion lapiko-formari lotuta. Berezia da asterismo honek eta Hartz Txikiaren erdian dagoen zazpi izarreko asterismoak antzeko itxura izatea. Osatzen duten izarretako bi hartuta, Dubhe eta Merak, Polaris izarra aurki daiteke, lerro zuzen bat egiten baitute hiruren artean.

Izenak

aldatu
 
Hartz Handiaren marrazkia.

Euskaraz, konstelazio honen izena adierazteko, bi forma arautu dira. Hartz Handia bereziki testu didaktikoetan edo azalpen moduan erabiltzen da; Ursa Maior batez ere testu teknikoetan eta jasoetan. [3][oh 2]

Hiztegietan izendapen gehiago aurkitzen ditugu: Hartzizar handia, Hartz handi-argizagia eta Zazpi ohoin-Hartz. Tokiko euskarazko testuetan izendapen hauek erabili izan dira:[4][5] Gurdia, Idi-ohoinak (Itohoinak) eta Zazpi-ahuntzak.

Oharrak

aldatu
  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
  2. Kintana, Xabier. (1994) «Mitologi eta astronomi izenen inguruan» Euskera: "Horrela, astronomo profesional edo astronauta baten ahoan (filme batean adibidez) euskaraz Itohoinak edo Donejakue Bidea entzutea desegokia litzatekeen bezala, ez lihoakioke ongi Pirinioetako artzain bati, semeari zeruko izarrak azaltzean kasu, hango izarrak Ursa Maior dela esatea edo eta Erdi Aroko pelegrinek gauean zerura begira Esne-Bidea aurkitu nahi zutela kontatzea. Hizkuntzaren mailok bereizteko, hortaz, hiztunak, idazleak eta itzultzaileak halako kulturaz, zentzuaz eta zuhurtziaz jokatu behar du".

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Constelación Osa Mayor: Cuál es, cuándo y dónde podemos verla» Meteorología en Red 2018-07-23 (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).
  2. «Constellation | COSMOS» astronomy.swin.edu.au (Noiz kontsultatua: 2022-07-10).
  3. 173. araua. Euskaltzaindia.
  4. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
  5. «Zazpi-izarak, zazpi-auntzak, idi-ohoinak, ithohoinak edo idi-uhuinak deitzen dirren izar andana hartazko erresietarrik batzu | Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-05).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu