Canes Venatici, ehiza txakurrak irudikatzen dituen konstelazio bat da, ipar hemisferioan aurki daiteke eta Johannes Heveliusek ezarri zuen XVII. mendean.

Canes Venatici 
Datuak
LaburduraCVn
GenitiboaCanum Venaticorum
SinbologiaEhiza txakur
Eremua465,2 gradu karratu gradu karratu (38. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
59
Izarrik distiratsuenaCor Caroli (itxurazko magnitudea 2,82)
Meteoro euriaCanes Venaticidak
Konstelazio mugakideakHartz Handia, Boötes eta Coma Berenices
Behaketa
Igoera zuzena12 h 6,37 m eta 14 h 7,56 m artean h
Deklinazioa27,84° eta 52,36° artean°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Maiatza
+90° eta −40° latitude bitartean ikusgai.

Mitologia aldatu

 
Ehiza txakurren irudia

Asterion eta Chara txakurrak irudikatzen ditu konstelazioak, txakur hauek idizainak heltzen ditu hartzak (Ursa major eta Ursa minor) ipar polora bidean jartzeko.

Izar nagusiak aldatu

Espazio sakoneko objektu nagusiak aldatu

  • M51 (Zurrunbilo galaxia). IZ: 13h 29m 54.0s Dek: +47°12'00" (2000 garaia). Eguzkiarekiko duen distantzia 15 milioi argi-urtekoa da eta bidelagun bat du, NGC 5195 IZ: 13h 30m 00.0s Dek: +47°16'00" (2000 garaia).
  • M63 (Ekilore galaxia). IZ: 13h 15m 48.0s Dek: +42°02'00" (2000 garaia) - M94 (NGC 4736) IZ: 12h 50m 54.0s Dek: +41°07'00" (2000 garaia) eta M106 (NGC 4258) IZ: 12h 19m 00.0s Dek: +47°18'00" (2000 garaia). Denak ere galaxia kiribilak dira eta teleskopio txikiekin beha daitezke.
  • M3 (NGC 5272). IZ: 13h 42m 12.0s Dek: +28°23'00" (2000 garaia). Kumulu globular distiratsua.
  • NGC 4214. IZ:12h 15m 39.2s Dek: +36°19'37" (2000 garaia). Galaxia irregular bat da, gaur egun izar-kimu bat jasaten ari da.
  • NGC 4244. IZ: 12h 17m 30.0s Dek: +37°49'00" (2000 garaia). Galaxia kiribila, aurrekotik hurbil kokatzen da.
  • NGC 4449. IZ: 12h 28m 11.1s Dek: +44°45'37" (2000 garaia). Galaxia kiribil hau ere izar-kimu bat jasaten ari da.
  • NGC 4485. IZ: 12h 30m 30.0s Dek: +41°42'00" (2000 garaia) eta NGC 4490 IZ: 12h 30m 36.0s Dek: +41°38'00" (2000 garaia). Bi galaxiak eremu berdinean behatu daitezke, lehena (NGC 4485) Cocoon galaxia bezala ere ezagutzen da, bigarrena (NGC 4490) distiratsuagoa eta handiagoa da. Beta Canum Venaticorumetik 1º ipar-ekialdera aurki daitezke.
  • NGC 4631. IZ: 12h 42m 06.0s Dek: +32°32'00" (2000 garaia). Oso distiratsua, Cor Carolitik 6º hegoaldera eta 2º mendebalera aurkitu daiteke. Eremu berdinean beste bi galaxia gehiago daude: NGC 4656 IZ: 12h 44m 00.0s Dek: +32°10'00" (2000 garaia) eta NGC 4657 IZ: 12h 44m 12.0s Dek: +32°12'00" (2000 garaia).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu