Leo (konstelazioa)
Datuak | ||
---|---|---|
Laburdura | Leo | |
Genitiboa | Leonis | |
Sinbologia | Lehoia | |
Igoera zuzena | 11 h | |
Deklinazioa | 15° | |
Eremua | 947 gradu karratu | |
Izar kantitatea
(magnitudea < 3) |
3 | |
Izarrik distiratsuena | Regulus (α Leo)
(itxurazko magnitudea 1,4) | |
Meteoro euria |
leonidak | |
Konstelazio
mugakideak |
||
+90° eta −65° latitude bitartean ikusgai.
Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Apirilan | ||
- Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leo».
Leo (Lehoia) zodiakoko konstelazioetako bat da. Cancer eta Virgo artean dago.
Oso konstelazio ezaguna da, eta izar distiratsu ugari ditu, hala nola Regulus, Algieba edo Denebola. Gainera, galaxia distiratsu asko ditu; adibidez, M65, M66, M95, M96, M105 eta NGC 3628.
Izar nagusiakAldatu
- α Leonis (Regulus, 1,4 magnitudekoa, konstelazioko izarrik distiratsuena, lehoiaren aurrealdean kokatua. Izar anizkoitz bat da. Haren izenak "erregetxo" esan nahi du. Izar bero zuri-urdina da, Eguzkia baino 240 aldiz distiratsuagoa.
- β Leonis (Denebola), 2,14 magnitudekoa. Izar zuri bat da, Leoren ekialdeko ertzean kokatua. Lurretik 36 argi-urtera dago.
- γ Leonis (Algieba), izar bikoitza. Bi osagaiak izar hori-laranjak dira, eta biak erraldoiak dira. Elkarrekin, 2,21eko magnitudea dute.
- δ Leonis, 2,56 magnitudekoa. Izar zuria da, Lurretik 58 argi-urtera kokatua.
- ζ Leonis, 3,44 magnitudekoa; erraldoi-fasean dago.
- η Leonis, supererraldoia, zuria eta oso argitsua. Lurretik 2.100 argi-urtera dago.