Hartz Handia

Hartz Handia (konstelazioa)» orritik birbideratua)

Koordenatuak: Zeruko mapa 10.67h 00m 00s, +55.38° 00′ 00″

Hartz Handia
Ursa Major IAU.svg
Datuak
Laburdura UMa
Genitiboa Ursae Majoris
Sinbologia Hartz Handia
Igoera zuzena 10,67 h
Deklinazioa -55,38°
Eremua 1.280 gradu karratu

. maila

Izar kantitatea

(magnitudea < 3)

7, 20
Izarrik distiratsuena ε UMa (Alioth)

(itxurazko magnitudea 1,76)

Meteoro euria
Konstelazio

mugakideak

+90° eta −35° latitude bitartean ikusgai.

Ikuspen onena 21:00etan (9 p.m.) Apirilan

Hartz Handia edo Ursa Maior[oh 1]latinez: Ursa Major— Ipar hemisferioan ia urte osoan ikus daitekeen konstelazio bat da.[1]. Bere mitologia ziurrenik historiaurreraino hedatzen da. Latinezko izenak "hartz[ik] handi[en]a" esan nahi du, gertu dagoen Hartz Txikia konstelazioarekin parekatuz. Ptolomeok zehaztu zituen 48 konstelazioetako bat da, K.a. II. mendean, greziar, egiptoar, babiloniar eta asiriar astronomoen tradizioan oinarrituta[2]. Gaur egun onartzen diren 88 konstelazioen artean hirugarren handiena da.

Hartz Handia batez ere bere erdigunean dagoen zazpi izarreko asterismoagatik da ezaguna. Asterismo honek izen asko jasotzen ditu, batzuetan lotuta duen lapikoaren formari lotuta. Berezia da, asterismo honek eta Hartz Txikiaren erdian dagoen zazpi izarreko antzeko asterismoak itxura oso antzekoa dutelako. Bere bi izar hartuta, Dubhe eta Merak, Polaris izarra aurki daiteke, lerro zuzen bat eginez hiruen artean.

IzenakAldatu

 
Hartz Handiaren marrazkia.

Euskaraz, konstelazio honen izena adierazteko, bi forma arautu dira. Hartz Handia bereziki testu didaktikoetan edo azalpen moduan erabiltzen da, Ursa Maior batez ere testu teknikoetan eta jasoetan erabiltzen delarik. [3][oh 2]

Hiztegi batzuetan beste izendapenak aurkitzen ditugu: Hartzizar handia, Hartz handi-argizagia eta Zazpi ohoin-Hartz. Tokiko euskarazko testuetan izendapen hauexek erabili izan dira:[4]Gurdia, Idi-ohoinak (Itohoinak) eta Zazpi-ahuntzak.

OharrakAldatu

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
  2. Kintana, Xabier. (1994) «Mitologi eta astronomi izenen inguruan» Euskera: "Horrela, astronomo profesional edo astronauta baten ahoan (filme batean adibidez) euskaraz Itohoinak edo Donejakue Bidea entzutea desegokia litzatekeen bezala, ez lihoakioke ongi Pirinioetako artzain bati, semeari zeruko izarrak azaltzean kasu, hango izarrak Ursa Maior dela esatea edo eta Erdi Aroko pelegrinek gauean zerura begira Esne-Bidea aurkitu nahi zutela kontatzea. Hizkuntzaren mailok bereizteko, hortaz, hiztunak, idazleak eta itzultzaileak halako kulturaz, zentzuaz eta zuhurtziaz jokatu behar du".

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Constelación Osa Mayor: Cuál es, cuándo y dónde podemos verla» Meteorología en Red 2018-07-23 (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).
  2. «Constellation | COSMOS» astronomy.swin.edu.au (Noiz kontsultatua: 2022-07-10).
  3. 173. araua. Euskaltzaindia.
  4. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu