Guy Debord
Guy Ernest Debord (Paris, 1931ko abenduaren 28a - Bellevue-la-Montagne, Loira Garaia, 1994ko azaroaren 30a) filosofo marxista, idazle eta zinemagile frantziarra izan zen. Letrista Internazionala (1954-1957) eta Situazionista Internazionala (1958-1969) talde ezkertiar eta iraultzaileen partaide eta burua izan zen.
Guy Debord | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Guy-Ernest Debord |
Jaiotza | Paris, 1931ko abenduaren 28a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Bellevue-la-Montagne, 1994ko azaroaren 30a (62 urte) |
Heriotza modua | suizidioa: bala zauria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Alice Becker-Ho (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Lycée Carnot (en) |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa |
Irakaslea(k) | Isidore Isou |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinemagilea, filosofoa, film-zuzendaria, diseinatzaile grafikoa, gidoilaria, saiakeragilea, idazlea, autobiografialaria, itzultzailea, bakearen aldeko aktibista, jolas diseinatzailea eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Paris |
Mugimendua | Situationist International (en) Letterist International (en) |
| |
Bizitza eta pentsamendua
aldatuPaulette Rossi eta Martial Debord izan zituen guraso. Aita laster hil zitzaion; amonarekin ezagutu zituen Mediterraneo aldeko herri asko. Zuzenbideko ikasketak egin zituen Parisko unibertsitatean. Gaztea zela, Bigarren Mundu Gerra ostean Sozialismoa ala basakeria taldean sartu zen, kapitalismo eta burokrazia kritikatzea eta deuseztatzea helburu zituena. 19 urte zituela jada bere lehen filma zuzendu zuen, Hurlements en faveur de Sade, alegia, non ohiko zinemagintza birrintzeko lerak erakutsi baitzituen (filma osoan ez da irudirik ageri).
« | Lehenik eta behin, mundua aldatu beharra dagoela uste dugu | » |
—SI-ren manifestuaren lehen artikulua, 1957 |
60ko hamarkadan Situazionista Internazionala (SI) izeneko taldearen eta aldizkariaren burua bilakatu zen. Aipatutako taldea 68ko maiatzeko iraultzaren eragile eta katalizatzaile teorikoetakotzat jotzen da. Izan ere, Ikuskizunaren gizartea delako saiakera ezaguna iraultza baino urte bat lehenago argitaratu zuen Debordek. Bertan, Marxen Domuan oinarrituta, ikuskizunaren kritika zorrotza gauzatu zuen, berau merkantzia gisa tratatuz.
1969. urte aldera situazionisten taldea betirako desegin zen, barne-desadostasunak medio.
1984an Gerard Lebovici enpresaburu eta argitaratzaile ezkertiarraren hilketarekin erlazionatu zuten batzuk. Epai batek arrazoia eman zion Debordi eta, mendeku gisa, guztia argitzeko Gerard Leboviciren hilketaren inguruko gogoetak liburua idatzi zuen urte bat geroago[1].
1994an, 63 urte betetzear zela, Debordek bere buruaz beste egin zuen, gaixotasun larri bati bukaera emanez.
Lanak
aldatuIdazlanak
aldatu- Rapport sur la construction des situations (Internationale lettriste, 1957 ; Mille et une Nuits, 1999).
- Contre le cinéma (Institut scandinave de vandalisme comparé, Aarhus, Danemark, 1964).
- Le Déclin et la chute de l'économie spectaculaire-marchande.
- Le Point d'explosion de l'idéologie en Chine, 1967.
- La Société du spectacle (Buchet-chastel, 1967 ; Champ libre, 1971 ; Gallimard, 1992).
- Œuvres cinématographiques complètes (Champ libre, 1978 ; Gallimard, 1994).
- Préface à la quatrième édition italienne de « La Société du spectacle » (Champ libre, 1979 ; Gallimard, 1992).
- Considérations sur l’assassinat de Gérard Lebovici (Gérard Lebovici, 1985 ; Gallimard, 1993).
- Commentaires sur la société du spectacle (Gérard Lebovici, 1988 ; Gallimard, 1992).
- Panégyrique, tome premier (Gérard Lebovici, 1989 ; Gallimard, 1993).
- In girum imus nocte et consumimur igni. Édition critique (Gérard Lebovici, 1990 ; Gallimard, 1999).
- «Cette mauvaise réputation... » (Gallimard, 1993).
- Des contrats (Le Temps qu'il fait, 1995).
- Panégyrique, tome second (Arthème Fayard, 1997).
- La planète malade (Gallimard, 2004).
Filmak
aldatu- Hurlements en faveur de Sade, 1952.
- Sur le passage de quelques personnes à travers une assez courte unité de temps, Paris, 1959 (film laburra, Dansk-Fransk Experimentalfilmskompagni).
- Critique de la séparation, Paris, 1961 (film laburra, Dansk-Fransk).
- La société du spectacle (Ikuskizunaren gizartea), Paris, 1973 (Simar Films).
- Réfutation de tous les jugements, tant élogieux qu’hostiles, qui ont été jusqu’ici portés sur le film «La société du spectacle», Paris, 1975 (film laburra, Simar Films).
- In girum imus nocte et consumimur igni, 1978 (Simar Films).
- Guy Debord, son art, son temps, 1995 (telebistarako filma, Guy Debord eta Brigitte Cornandek egina, Canal Plus).
Erreferentziak
aldatuBibliografia
aldatu- RIAL UNGARO, SANTIAGO. Guy Debord y el backstage de la sociedad del espectáculo. Madril: Campo de Ideas, 2007. ISBN 978-84-96089-24-2
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz) Artxibategi situazionista hispaniarra
- (Ingelesez) situationist international online webgunea