Gurbea (Sorbus domestica) Sorbus generoko zuhaitz bat da, 20 m arteko altuera eta metro beteko diametroko zurtoina izatera iritsi daitekeena, nahiz eta baldintza gogorretako zenbait lekutan 2 - 3 metroko sastraka moduan ere aurki daitekeen. Eskualde mediterraneo inguruan bizi da, eta aspalditik landatu izan da apaingarritzat eta bere fruituengatik. Euskal Herrian erkamezti eta artadi mediterraneoetan agertzen da, eta, bere laborantza utzi den arren, herri-inguruetako ezponda eta heskaietan bertakotzen da.

Gurbe
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
GeneroaSorbus
Espeziea Sorbus domestica
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakservice tree fruit (en) Itzuli

Ezaugarriak aldatu

20 m arteko garaierako zuhaitza, 1 m arteko diametrokoa. Zurtoinaren azala marroia du, leuna ale gaztetan, eta, zahartzean pitzatu egiten da eta ezkatatsu bilakatu. Begiak dira lodiak, konikoak, ilegabeak, likatsuak eta ezkata berdexkaz estaliak.

 
Gurbearen hostoak eta fruituak

Hostoak aldatu

Hosto konposatuak, inparipinatuak, 6 - 9 foliolo-parerekin, luzangak eta ertzean zerratuak; berde biziak eta glabroak gainaldean, azpialdetik zurbilagoak eta gaztetan ilaundunak, eta, gerora ilegabeak.

Loreak aldatu

Loreen sepaloak triangeluar luzatuak dira, petaloak 5 eta zuriak, eta, 5 estilo dituzte.

Fruituak aldatu

Fruitua 2 - 3 cm-ko luzerako pomoa da, sagar edo udare-formakoa, berde-grisaxka edo arrexka, batzuetan kolore gorria hartzen du eguzkiak jotako aldean; lentizela nabarmenez hornitua, zapore gozokoa eta zelula petreo ugarikoa.

Banaketa aldatu

Natiboa da Europa erdialdean eta hegoaldean, Afrika ipar-mendebaldean (Atlas mendietan), eta, Asia hego-mendebaldean (Kaukasoren ekialdean). Eskualde mediterraneoaren inguruan bizi da eta Euskal Herrian han-hemenka azaltzen da erkamezti eta artadi mediterraneotan.

Ekologia aldatu

Altitude ertain edo handietan hazi daiteke, hobeto lurzoru kalkareotan eta neurrizko hezetasuna behar du. Luze bizi daiteke zuhaitz hau, Britainia Handiko ale batzuek 300 - 400 urte bete dituzte.

Fenologia aldatu

Apiriletik ekainera loratzen da, eta fruituak urria eta azaroa artean heltzen dira.

Erabilera aldatu

Zur oso gogorra du, gorri-arrexka, lantzeko oso egokia eta tornugintzan edo lanabesak egiteko oso preziatua.

Fruituak, oso helduta daudenean, gozoak dira baina baita astringenteak ere, eta, gose garaietan giza elikadurarako erabili izan dira; sagardoaren antzeko edari bat ere egin izan da fruituekin, baina gaur egun ohitura horiek galduta daude.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu