Guo Moruo
Guo Moruo (mandarinez: 郭沫若) (Leshan, Txina, 1892ko azaroaren 16a - Pekin, 1978ko ekainaren 12a) idazle txinatar garaikidea izan zen. Liburu asko plazaratu zuen eta genero oso desberdinetakoak: antzerkia, poesia, eleberria, saiakera... Saiakeretan historia, arkeologia eta, orokorrean, txinatar kultura aztertu zuen. Itzultzaile gisa ere lan egin zuen, txinerara Goetheren eta Walt Whitmanen lanak eramaten.
Ideologia
aldatuGaztetatik, Txinako Alderdi Komunistaren ideia iraultzaileekin identifikatu zen. 1949an Txinako Herri Errepublika aldarrikatu ondoren, erregimen komunistak Txinako egile nagusienetakotzat hartu zuen.[1] Txinako Zientzien Akademiako presidentea izan zen. Bakearen Lenin Saria eman zioten.
Obra
aldatuGuo Moruoren idazkiek milioi bat hitz baino gehiago dituzte, eta Guo Moruoren lan osoak liburuaren 38 liburukitan biltzen dira: literaturan (20 liburuki, People 's Literature Publishing Housek argitaratuak), historian (8 liburuki, People' s Publishing Housek argitaratuak) eta arkeologian (10 liburuki, People 's Literature Publishing Housek argitaratuak). Oraindik ere obra osoetan sartu ez diren artikulu asko daude.
Museoa
aldatuPekinen bere etxea izan zena bisitatu daiteke.[2]