Yves Simoneau
Yves Simoneau (Quebec, 1955eko urriaren 28a) kanadar zinema-zuzendaria da.
Yves Simoneau | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Quebec Hiria, 1955eko urriaren 28a (68 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea eta gidoilaria |
Jasotako sariak | |
Zinematografiako ikasketak egin zituen Laval Unibertsitatean, eta 17 urte zituela kamera gisa hasi zen lanean Quebeceko Kanada irratian. Simoneauk hainbat genero landu zituen, baina film luzeei dagokienez thrillerrean nabarmendu da batez ere. 1978 eta 1979. urteetan bost dokumental egin zituen Frantzian eta 1983an Pourquoi l'étrange Monsieur Zolock s'intéressait-il tant à la bande dessinée? dokumentala egin zuen. 1982an egin zuen suspenseko bere lehenengo film luzea, Les Yeux rouges ou les vérités accidentelles. 1986an, berriz, Anne Héberten Les Fous de Bassan eleberri gotikoan oinarrituriko film bat egin zuen, eta handik hiru urtera thriller futurista bat aurkeztu zuen, Dans le ventre du dragon, zeinetan agertu baitzuen herensuge gisa gizarte modernoa eta haren eder gisa, berriz, zientzia modernoa. 1991n ingelesezko bere lehen filma estreinatu zen, Perfectly Normal. Simoneauk kezka handia erakutsi zuen zineman lirismoa ikertzeko, eta zinemak eskaintzen dituen aukera fantastikoak eta errealitateaz kanpokoak lantzeko. Bere lanean azpimarratzekoa da kameraren mugimendu arina eta estilo aberats eta sentsuala lortu izana; bere filmetan sena eta bat-batekotasuna nabarmentzen dira. Filmak egiteko moduan aipagarria da estatubatuar egileen eragina, baina Europako zinemagintzaren kutsua nabari zaie bere pertsonaiei oro har.
Filmografia
aldatuFilmak
aldatu- Les célébrations (1979)
- Dernier voyage (1981)
- Le génie de l'instant (1982)
- Les yeux rouges (1982)
- Pourquoi l'étrange Monsieur Zolock s'intéressait-il tant à la bande dessinée (1983)
- Trouble (1985)
- Pouvoir intime (1986)
- Les fous de bassan (1987)
- Dans le ventre du dragon (1989)
- Perfectly Normal (1990)
- Mother's Boys (1994)
- Free Money (1998)
- Ignition (2001)
- L'appât (2010)
Telebista
aldatu- Memphis (1992)
- Till Death Do Us Part (1992)
- Cruel Doubt (1992)
- Amelia Earhart: The Final Flight (1994)
- Dead Man's Walk (1996)
- Intensity (1997)
- 36 Hours to Die (1999)
- Nuremberg (2000)
- Night Visions (2001)
- Napoléon (2002)
- 44 Minutes: The North Hollywood Shoot-Out (2003)
- The 4400 (2004)
- Marie-Antoinette (2006)TV movie, 2007)
- Bury My Heart at Wounded Knee (2007)
- V (2009)
- America (2009)
- Assassin's Creed: Lineage (2009)
- Matadors (2010)
- Partners (2011)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.