Gregorio XV.a[1] (latinez: Gregorius XV), jaiotzez Alessandro Ludovisi (Bolonia, 1554ko urtarrilaren 9a - Erroma, 1623ko uztailaren 8a), Eliza Katolikoko 234. aita santua izan zen, 1621 eta 1623 bitartean.

Gregorio XV.a

(XVII. mendea)

234. Aita santu

1621eko otsailaren 9a - 1623ko uztailaren 8a
Paulo V.a - Urbano VIII.a
kardinal

1616ko irailaren 19a -
Roman Catholic Archbishop of Bologna (en) Itzuli

1612ko maiatzaren 1a -
Scipione Borghese (en) Itzuli - Ludovico Ludovisi
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Bologna (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlessandro Ludovisi
JaiotzaBolonia1554ko urtarrilaren 9a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaErroma1623ko uztailaren 8a (69 urte)
Hobiratze lekuaSan Ignazio Loiolakoaren eliza
Tomb of Gregorius XV (en) Itzuli
Familia
AitaConte Pompeo Ludovisi
AmaCamilla Bianchini
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaBoloniako Unibertsitatea
Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakapaiz katoliko latindarra
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 76739322 Edit the value on Wikidata

Jatorria eta prestakuntza

aldatu

Alessandro Ludovisi Boloniako familia noble batean jaio zen. Humanitateak eta filosofia jesuitekin ikasi zituen, Erromako Collegio Romano-n, eta jurisprudentzia eta zuzenbidea Boloniako Unibertsitatean.

Eliz karrera

aldatu

Doktoretza lortu ondoren, Gregorio XIII.ak Kapitolioko epaile izendatu zuen, eta Klemente VIII.ak Erromako Rota auzitegiko kide.

1612an, Paulo V.ak Boloniako artzapezpiku izendatu zuen, eta 1616an Aita Santuaren nuntzio gisa Savoiako dukerrira bidali zuen, Karlos Emanuel I.a Savoiakoa dukearen eta Filipe III.a Espainiakoa erregearen artean bitartekari lanak egin zitzan, hauek Monferrateko dukerriagatik zuten gatazkan. Urte horretan bertan, Boloniako Santa Maria Transportinako kardinal presbitero izendatua izan. Bere jaioterrian egon zen, 1621ean Erromara, Paulo V.aren ondorengoa aukeratzeko konklabean parte hartzera, itzuli zen arte[2].

Aitasantualdia

aldatu

1621eko otsailaren 9an aita santu aukeratua izan zen, Scipione Borghese kardinalaren eraginaren ondorioz. Aklamazioz aukeratua izan zen azken aita santutzat hartzen da.

1622an Propaganda Fide, misioen ardurarako kongregazioa, sortu zuen. Bavariako Maximiliano katolikoa jarri zuen Palatinatuko hautesle, eta 1623an Richelieu kardinal izendatu zuen[3].

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. 129. araua: Aita santuen izenak. .
  2. Ott, Michael T.. Papa Gregorio XV. in: Enciclopedia Católica Online. ec.aciprensa.com (Noiz kontsultatua: 2015-10-27).
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gregorio XV.a  


Aurrekoa
Paulo V.a
Aita Santua
1621-1623
Ondorengoa
Urbano VIII.a