Grand Couronnéko gudua

Grand Couronnéko gudua (frantsesez: Bataille du Grand Couronné), 1914ko irailaren 4tik 13ra gertatu zen, Lehen Mundu Gerraren hasieran, Mendebaldeko Frontean. Alemaniarrek, Sarrebourg eta Morhangen lortutako garaipen ondoren, bi armada aurrera bidali zituzten, iheslari Frantsesen aurka egiteko eta Moselleko defentsa frantsesak hausteko. VI. Armada alemanak Rupprecht Bavariako printze oinordekoaren aginpean zegoen eta 7. armada Josias von Heeringeenen aginpean. Lehenengoak, lau egun iraun zuen jarraipenaren ondoren Grand Couronnén harrapatu zituen eta gudua hasi zen.

Grand Couronnéko gudua
Mugen gudua - Lehen Mundu Gerra
Mendebaldeko Frontea Lehen Mundu Gerran
Grand Couronnéko guduaren mapa
Data1914ko irailaren 3a-1914ko irailaren 13a
LekuaGrand Couronné - Nancy
Koordenatuak48°42′N 6°18′E / 48.7°N 6.3°E / 48.7; 6.3
EmaitzaFrantziar garaipena
Gudulariak
 Alemania  Frantzia
Buruzagiak
Alemania Rupprecht Bavariakoa Frantzia Édouard de Castelnau
Indarra
VI. Armada 2. Armada
Galerak
Ezezagunak, altuak 30.000 inguru, haietatik 17.000 hildako

Aurrekariak

aldatu

Frantziarrentzat 1914ko abuztua berebiziko krisialdiaren hasiera markatu zuen. Iraileko hilabetea hastean fronte guztietan Meurthe aldean izan ezik (Mortagne ibaiko guduan lortutako garaipenaren ondorioz) atzera egitera behartuta zeuden, eta iparraldean Alemaniarrak Pariserantz bidea irekita zutela zirudien. Guztiarekin, Meurtheko frontearen egoera ez zen gehiegi egonkorra. XVII Plana jarraituz, Nöel de Castelnau jenerala zuzendutako 2. Armadak Lorrenan aurrera egin zuen abuztuaren 20an. "Lorrenako gudua" izena jasoko zuen borrokan porrot ikaragarria jasan zuten eta haien helburu nagusia zena; Sarrebourg hiria berreskuratzea, ez zuten lortu. Castelnauren ekialdeko hegalean zegoen Dubail jeneralaren 1. Armadak, aldi berean erasotu egin zuena, Morhangeko ingurutik erretiratu behar izan zen, Alsazia-Lorrenako iparrean egindako aurrerapen guztiak galduz.[1]

2. Armada, mendebalderantz ihes eginik, Nancy hiriaren inguruan ezarri zen, aipatutako hiria babesteko prest. Alemaniarren jarraipena nahiko motela izan zenez, lubakiak eta defentsa gogorrak eratzeko aukera izan zuten. Are gehiago, de Castelnauk kontrolatzen zuen defentsa-lerroa Grand Couronné (Koroa handia) izeneko mendilerro altu baten bitartez babestuta zegoen (1000m ingurukoa), guduari izena emango ziona. Grand Couronnéko mendilerroa Pont-à-Moussonetik Champenoux, Lunéville eta Dombasle-sur-Meurthetik pasatzen da, Nancy hiriaren inguruan arku moduko bat osatuz. Alemaniarren partetik, Rupprecht Bavariakoaren VI. Armadak Nancyko hiriaren garrantzia ulertuta, hau hartzeko prestatu ziren. Lehenengo saiakera, aipatutako Mortagne ibaiko gudua (Trouée de Charmes izenez ere ezagutua, hau da, Charmeseko zuloa) porrot alemaniarrean amaitu zen. Rupprechtek, erasoa hasi baino lehen, Nancy aurrean zegoen defentsa-lerro egonkorra ikusita hiria inguratzea agindu zuen, Touletik Épinalerantz, hegoaldean. Honekin, eraso erraza izango zena ezustean geratu zen, nagusiki frantziar unitateek defentsari gogor ekin ziotelako eta alemaniarrak nolabait aurrera egitea lortu bazuten ere, kontraeraso frantsesek egoera azkar haien aldera bultzatu zuten. [2]

Hegoaldean jasotako porrotaren ondorioz Meurthe-Mosako frontea denbora batez geldiarazi zen. Iparrean gudu gogorrak gertatzen ari ziren eta bi aldeek haien atentzioa birzuzendu behar izan zuten. Castelnauk zenbait dibisio bidali zituen beste armadetara, haren egoera propioa ahulduz. Irailaren 1ean Craonne eta Soissons hiriak erori ziren eta Atzerakada Handia (Belgikatik Paris ingurura erretiratze anglo-frantziarra) puntu gorenera iristeko zegoen Marne Ibaiako guduarekin.[3] Honela, ekialdean kokatuta zegoen Alemaniako VI. Armadak ez zion Nancyko hiriaren harrapatzeari etsi. Irailaren 3an Rupprechtek eraso zuzen bat egiteko agindua eman zuen, Nancytik Saint-Diérantz. Gilen II.a Alemaniako Enperadorea bera presente egon zen erasoa ikuskatzeko. Frantziarren egoera ahula aprobetxatuz, eta Meurthe-Mosako frontearen garrantzi baxuagoa kontuan izanik (Marne inguruan gertatzen ari ziren borroka erabakigarriekin alderatuta) garaipen erraz bat lortzeko posibilitateak ikusten zuten. Are gehiago, frontea geldirik egotea hobeagoa zen frantziarrentzat alemaniarrentzat baino, lehenengoei tropak mugitzeko eta errefortzuak lortzeko aukera ematen baitzion.[2]

Prestaketa

aldatu

Alemaniar prestaketa

aldatu
 
Alemaniar 6. Armadaren kokapena, 1914ko abuztuan

Nancy inguruan garaipena lortzekotan Alemaniarrek Frantziako ekialde gehiena erraz hartu ahal izango zuten. Ondorioz, erasoaren prestaketa metodikoa eta konplexua izan zen. Mortagne ibaiko guduan ez bezala, non frantziar artilleriak garrantzi ikaragarria izan zuen, Alemaniarrek haien akatsez ikasi zuten. Rupprecht Bavariakoak eta bere Estatu Nagusiaren zuzendaria zen Konrad Krafft von Dellmensingenek artileria astuna lortu zuten, baita tropa berriak ere. Guztiarekin, Irailaren 3an prestaketak amaitu ziren eta erasoa gau berean hasi zen.[4]

Frantziar prestaketa

aldatu

Nöel de Castelnau, Rupprechten aurkakoa, haren egoera latza ulertzen zuen. 2. Armadaren egoera oso ahula zen, aurreko hilabetean jasandako galerek, beste fronteetara tropak bidali behar izatearekin batera bere unitate kantitatea txikitu baitzuten. Eraso alemaniarra zetorrela bazekien. Hala esan zion Joseph Joffreri, Frantziako Errepublikaren armadaren agintari gorena, zeinari 2. Armada era eraginkor batean erabiltzeko bi aukera eman zion. Lehena sinplea zen: suntsituak izan arte borrokatzea, hori noiz gertatuko zen jakin gabe. Bigarrena, ordea, konplexuagoa zen. Haren unitateak galera gehiegi jasan gabe motelki atzera egingo zuten, bi atzeraguardia posizio ezberdinetara. Honela alemaniarren ekialdeko erasoa motelduko zen eta iparreko fronteari egonkortzeko aukera emango zion. Joffrek lehenengo aukera hartu zuen.[4]

Erasoa Irailak 3-4ko gauean hasi zen, bai Nancyko iparraldetik bai hegoaldetik. Grand Couronnéren aurkako eraso bikoitza de Castelnauren 2. Armada bitan zatitu zuen, bi aldeek nolabaiteko kohesioa mantentzea lortu bazuten ere. Iparrean Léon Durand jeneralaren Erreserba Dibisio Taldeak atzera egin behar izan zuen, eta berdin egin zuen Maurice Balfourrierren XX. armada-gorputzak. Irailaren 5eko arratsaldean de Castelnauk Joffreri telegrafoz Nancy ebakuatzea proposatu zion, armadari geratzen zitzaizkion indarrak gordetzeko. Hurrengo egunean Joffrek ezetz erantzun zuen. 2. Armadak Nancyko ekialdeko lurrak gogor mantendu behar zituen eta soilik gero, egoera gehiegi txartzen ari zela ikusita Hayeko basotik Saffais, Belchamps eta Borvillera doan lerro batera erretiratzea baimenduko zen.

Hiriko agintari zibilak ebakuazioa prestatzen hasiak ziren, baina Grand Couronnén kokatutako tropek alemaniarren erasoak gaitzetsi zituzten irailaren 5ean. Hurrengo egunetan Nancytik ekialdera eta iparraldera zeuden Erreserbako dibisioak oso gutxi atzeratu ziren. Egoera ikusita Moltke VI. Armadatik tropak erretiratzen saiatu zen, Oise inguruan operazioetarako eratzen ari zen VII. Armada berri batekin bat egiteko. Hala ere, Rupprecht eta Dellmensingen aurka agertu zirenean, eta Gilen II.a enperadoreak babestu zituenean tropak mugitzeko saiakera amaitu zen. Alemanen erasoek irailaren 6an jarraitu zuten, eta XX armada-gorputzak kontraeraso bat egin zuen, frantziarrei errekuperatzeko epe labur bat eman ziena. Honekin, Erreserba Dibisio Taldeko tropak amore ematen hasi ziren, Nancytik ekialdera eta iparraldera.[4]

 
Frantziar posizioak Irailaren 5ean

Irailaren 7an, iparralderago, alemanen erasoek Saint-Mihiel-eko Verdungo hegoaldeko defentsa frantsesetara jo zuten, 2. eta 3. armadak banantzeko mehatxua eginez. De Castelnauren 2. Armadaren ezkerreko hegala, baita Nancyko hiria, ahulduta eta ikusgarri geratu zen. De Castelnau erretiratzeko eta Nancy abandonatzeko prestatu zen, baina 2. Armadako Estatu Nagusikoek hau saihestu zuten. Joffrerekin harremanetan jarri zen eta Castelnau Grand Couronnéko defentsari beste 24 orduz eusteko agindu zion. Castelnauk bere seme bat hil zutelaren berria jaso zuen egun berean.[4]

Alemanen erasoek irailaren 8ko goizaldera arte iraun zuten eta handik aurrera gutxitu ziren, Moltke armada alemaniarren eskuin aldean (mendebaldean) tropak erretiratzen hasi zenean. Moltkek Roeder maiorra bidali zuen, bere aginte-postutik VI. Armadara, erasoaldia amaitu eta mugara erretiratzeko aginduarekin. Soilik momentu hartan Rupprechtek jakin zuen Paris inguruko armadak presio handiak jasaten ari zirela. Irailaren 10ean VI. armada ekialderantz erretiratzen hasi zen. Irailaren 13an, Pont-à-Mousson eta Lunéville berriz okupatu zituzten frantziarrek, kontrakorik gabe, eta armada frantsesa Seilla ibairaino mugitu zen, non frontea 1918 arte egonkortu zen.[4]

Ondorioak

aldatu

Nancyren inguruko guduek aliatuen arrakasta ekarri zuten Marneko Lehen Guduan, alemaniar tropa kopuru handi bat Lorrenan finkatuz. Toul eta Épinalen arteko gurutze-saio germaniarrak garestiak ziren bai galdutako gizonen kontuan bai hornidura kostuetan, beste nonbaiten eragin handiagoa izan zezaketenak. Alemanen saiakeraren helburu nagusiak (Nancy hartzea eta frantziarrek tropak ez mugitzea) porrotean amaitu ziren, eta Joffrek Lorrenako unitateetako tropak Parisera mugitzen jarraitu zuen.[4]

2009an, Holger Herwigek irailean 6. armadak 28.957 hildako izan zituela, eta 6.687 gizon hil zirela idatzi zuen, nahiz eta armadaren erdia Belgikara bidean egon. Gehiena Grand Couronnén borrokatzen galdu zen. VII. armadak 31.887 gizonezkoen galera idatzi zituen, horietatik 10.384 hilik. Alemaniako armadak Alsaziako eta Lorrenako borroken behin betiko biktimen zerrenda ez zuen inoiz kalkulatu, baina Karl Deuringer historialari bavariarrak % 60ko hildako tasa eman zuen, eta horietatik % 15 eskualdean borrokatu ziren berrogeita hamar infanteria-brigadetan hil ziren. Guztira 17.000 hildako inguru eman zirela uste da.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Spears, E.. (1968). Liaison 1914. Eyre & Spottiswoode ISBN 9780304352289..
  2. a b Strachan, Hew. (2003). The First World War. 1: To arms. (1. publ. in paperback. argitaraldia) Oxford Univ. Press ISBN 978-0-19-926191-8. (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
  3. «History of the Great War, based on Official Documents By Direction of the Historical Section of the Committee of Imperial Defence: Naval Operations» Nature 105 (2644): 546–546. 1920-07  doi:10.1038/105546b0. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
  4. a b c d e f (Ingelesez) Tyng, Sewell. (2007). The Campaign of the Marne 1914. Longmans, Green ISBN 9781594160424..
  5. Herwig, Holger H.. (2009). The Marne, 1914: the opening of World War I and the battle that changed the world. (1st ed. argitaraldia) Random House ISBN 978-1-4000-6671-1. PMC 304387222. (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu