Gotzon Egia
Gotzon Egia Goienetxea (Trintxerpe, Pasaia, Gipuzkoa, 1958ko irailaren 17a) euskal idazlea da; 1981az gero ogibidez itzultzailea izan zen Gipuzkoako Foru Aldundian erretiroa hartu arte, bertako hizkuntza-plangintzaren arloan ere aritu zen.[1][2]
Gotzon Egia | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Trintxerpe, 1958ko irailaren 17a (66 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania katalana frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Enplegatzailea(k) | Gipuzkoako Foru Aldundia |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea |
![]() ![]() |
Itzulpengintzako eragilea
aldatuHizkuntzalaritza ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, baina Itzultzaile moduan eta arlo horretan iniziatiba berriak dinamizatzen aritu izan da batez ere, besteak beste hauek:
- Senez itzulpen-aldizkariaren zuzendaria izan zen 1999-2005 bitarte, eta erredakzio-batzordeko kide 2006-2014 urteen artean.[3]
EIZIE elkartearen logoa - ItzuL posta-zerrendaren sortzaileetako bat izan zen.[7]
Idazlanak
aldatuLau saiakera-liburu idatzi ditu, gehienetan herri mailako pertsonaia historikoei buruz. eta aldizkaritan artikulu ugari idatzi ditu (Oh! Euzkadi, Senez, eta 31 eskutik blogean). Bestalde, euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak guztira berak sorturiko 45 lan baino gehiago erakusten ditu.[8]
Liburuak
aldatuSaiakera
aldatu- Donostiar haien garaia... (2002, Alberdania). Jatorriz testuak astero Donostiako Irutxulo astekarian agertu ziren, bi urtean. Donostiako ehundik gora pertsona ospetsu deskribatzen ditu liburuak, gehienak 1850-1950 bitartekoak.[9]
- Road Movie (2002, Alberdania)
Historia
aldatu- Emakumea euskal irakaskuntzan (1922-1975) (1997, Eusko Jaurlaritza)
- Agustin Anabitarte (1891-1981) (2006, Bidegileak)
Aldizkarietan
aldatuOh! Euzkadi literatura-aldizkaria sortu zuen taldeko kidea izan zen, eta artikulu ugari argitaratu zituen gero aldizkarian. Lantaldean ugari ziren euskararen irakaskuntzan ari zirenak edo aritutakoak, besteak beste Joxean Muñoz, Josetxo Lizartza, Koldo Izagirre, Gotzon Egia eta Jokin Ansorena. Gotzon Egia aldizkari-arduraduna izan zen 1983ko martxoan argitaratu zuten zenbakian.[10]
Senez itzulpen-aldizkarian argitaratu dituen artikuluak 100 baino gehiago dira, esaterako hauek:[11][12]
- Itzultzaileen Nazioarteko Federazioaren (INF) jarrera itzultzaile profesionalen etorkizunaz (2017)
- Dena da itzulpen, denok gara itzultzaile (2003)
- Itzultzaile profesionalentzako azterketa profesionalak (1990)
- Itzulpenaren benekotasuna eta kalitatea (1989)
31 eskutik blogean ere hainbat artikulu idatzi ditu 2013az geroztik. [13]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Gotzon EGIA - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-14).
- ↑ Egia, Gotzon. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-14).
- ↑ «SENEZ itzulpen aldizkaria - EIZIE» www.eizie.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-14).
- ↑ Egia, Gotzon. (2017). ««Wordfast Classic, Pro eta Anywhere: itzultzailearentzako tresna multzoa» - Online ikastaroa - 2017» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
- ↑ «Euskadi literatura sariak» www.euskadi.eus 2006-11-21 (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
- ↑ Egia Goienetxea, Gotzon. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
- ↑ «ItzuL posta-zerrenda» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
- ↑ Gotzon Egiaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>45 produktu).
- ↑ (Gaztelaniaz) Egia Goienetxea, Gotzon. (2002). Donostiar haien garaia – Alberdania. (Noiz kontsultatua: 2025-01-07).
- ↑ «Hemengoari ez diogu adierazpen... / Oh! Euzkadi-15 (1983-martxoa)» andima.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- ↑ «Gotzon Egia Goienetxea :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2025-01-09).
- ↑ Egia, Gotzon. «Bilaketa - EIZIE» www.eizie.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-14).
- ↑ «Gotzon Egia» 31 eskutik 2023-06-09 (Noiz kontsultatua: 2025-01-09).
Kanpo estekak
aldatu- «Gotzon Egia», Nor da Nor, EIZIE, Euskal Itzulpengintzaren datu-basea.
- «Gotzon Egia», Literaturaren Zubitegia.
- «Donostiar haien garaia...», Alberdania.net.
- Gotzon Egia, SENEZ aldizkarian (>100 artikulu edo ekarpen).
- Gotzon Egia Goienetxea Inguma euskal komunitate zientifikoaren datu-basean (47 ekarpen 2024an: 25 artikulu, 4 liburu, 4 itzulpen, 12 hitzaldi...)
- Gotzon lankide eta editorea Euskal Wikipedian. Gai hauetan sortu ditu artikuluak: Literatura, Memoria historikoa (Enric Moner, Bixente Retegi...), Politika, Eraikinak, Gizartea eta Hizkuntzalaritza.
- Gotzon Egiaren artikuluak 31 eskutik blogean
- ItzuL posta-zerrenda.