Augustin Anabitarte
Augustin Anabitarte, Anabi ezizenez, (Donostia, 1891ko azaroaren 20a - ib., 1981eko ekainaren 4a), euskal idazlea izan zen. Euskaltzain urgazlea ere izan zen. Hainbat aldizkaritan idatzi zuen: Euskal Esnalea, Gipuzkoarra, Euskera, Gure Herria, Euzkadi, RIEV, Argia, etab. 1923koa da haren lehen obra, Neska-mutilleri dirua aurreratzen erakusteko; 1925ean Antziñako Olimpiar Jolasak argitaratu zuen. Baina Anabitarteren obrarik behinenak eleberriak dira: Usauri, 1929, Euskaltzaindiko Schuchardt saria; Donostia, 1932ko sari bera lortu zuena eta Poli, 1958an argitaratua. Donostiaren erakusle agertzen da Anabitarte bere idazkietan. Bidaldi kronika bat ere argitaratu zuen, Aprika-ko basamortuan (1961), Aljerian barrena egindako bidaiaren kontaketa errealista. Gaztelaniaz Patrones y capitanes de yate argitaratu zuen 1958an. Anabitarte, bestalde, argazkizalea zen eta bidaldietako erreportaiak eta erakusketak egin zituen.
Augustin Anabitarte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1891ko azaroaren 20a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Donostia, 1981eko ekainaren 4a (89 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 194 |
Lanen zerrendaAldatu
NobelaAldatu
- Poli: mutil umezurtz baten ibillaldiak (1958, Kuliska-Itxaropena)
- Donostia (1932, Editorial Vasca)
- Usauri (1931, Editorial Vasca)
KronikaAldatu
- Aprika-ko basamortuan (1961, Kuliska-Itxaropena)
DibulgazioaAldatu
- Neska-mutileri dirua aurreratzen erakusteko (1923, Martin eta Mena)
- Antziñako Olinpiar Jolasak (1925, Martin eta Mena)
BildumaAldatu
HitzaldiaAldatu
Kanpo loturakAldatu
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.