Ireki menu nagusia

Goonietarrak

1985eko filma

Goonietarrak (ingelesez The Goonies) 1985eko Richard Donner estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako abenturazko komedia film bat da. Istorioa edo ideia orokorra Steven Spielberg zuzendariak sortu eta idatzi zuen, filma honetako ekoizleetako bat ere izan zen, aldiz, Chris Columbus gidoigileak filmarako espreski moldatutako gidoia idatzi zuen. Sean Astin, Josh Brolin, Jeff Cohen, Corey Feldman, Kerri Green, Martha Plimpton eta Ke Huy Quan aktoreek antzeztu zuten.

Goonietarrak
Jatorria
Argitaratze-data 1985
Jatorrizko izenburua The Goonies
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa abenturazko filma, film komikoa, haurrentzako filma, altxor bilaketa filma eta akziozko filma
Iraupena 114 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Richard Donner
Gidoigilea(k) Chris Columbus
Steven Spielberg

Antzezlea(k)
Sean Astin
Josh Brolin
Jeff Cohen
Corey Feldman
Kerri Green
Martha Plimpton
Jonathan Ke Quan
Anne Ramsey
John Matuszak (Sloth )
Robert Davi
Joe Pantoliano
Mary Ellen Trainor
Steve Antin
Michael Paul Chan
Newt Arnold
Richard Donner
Nick McLean
Lupe Ontiveros
Keith Walker
George Robotham


[[Kategoria:Jeff Cohen Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Corey Feldman Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kerri Green Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Jonathan Ke Quan Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:John Matuszak Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Robert Davi Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Steve Antin Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Newt Arnold Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Keith Walker Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:George Robotham Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Richard Donner
Harvey Bernhard Itzuli

[[Kategoria:Harvey Bernhard Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Amblin Entertainment
Ekoizle eragilea Steven Spielberg
Edizioa Michael Kahn Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Dave Grusin
Argazki-zuzendaria Nick McLean
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Oregon
Argumentu nagusia Pirateria
Historia
Jasotako sariak National Film Registry
Kanpo loturak
www.thegoonies.com/

Soinu bandaren doinu edo abesti nagusia The Goonies 'R' Good Enough (Goonietarrak Behar Adina Onak Dira) Cyndi Lauper abeslariak konposatu eta abestu zuen, gainera filmaren 12. minutuan telebistako bideoklip batean kameoa agerpen laburra egin zuen. REO Speedwagon eta The Bangles taldeen abestiak ere badauzka.

Oregon estatuaren kostaldeko Astoria udalerrian filmatu zen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1985ko uda, AEBetako Oregon estatua. Mikey Walsh (Sean Astin) kostaldeko Astoria udalerrian bizi den gaztetxo bat da. Bere aita (Keith Walker), arazo ekonomikoak direla eta, larri xamar dabil, inbertsiogile diruzale batzuk Walsh familia bizi den auzoa suntsitu eta bertan golf zelai bat eraiki nahi baidute. Auzoak Goon Docks deritzo ("Goon Kaiak"), hortik dator filma honen izenburua. Mickey eta bere lagun koadrilak euren buruei Goonietarrak deitzen diete.

Arratsalde enbatatsu batean, Mikey bere lagunekin batera etxe zuloan daude. Erabat asperturik daudelarik, ganbarara igo eta hainbat antzinako gailu zahar eta bitxi topatzen dituzte. Haien artean, nahi gabe, "Willy begibakarra" delako baten altxorraren mapa topatuko dute, hau duela mende batzuk bere eskifaiarekin batera desagertu zen pirata bat izan zen.

Orduan lagun koadrila euren familien estualdi ekonomikoa konpondu dezakeen altxorraren bila kaleratzea erabakiko dute, hau lortuko ez balukete, Goonietarren taldea betirako deseginez.

Altxorraren bilaketak kostaldeko taberna zahar baten lurpera eramando ditu, taberna horren jabeak Fratellitarrak dira, altxorra bereganatzeako irrikia duten banku lapur familia. Goonietarrek piratek tranpez josiriko lurpeko pasabideen artean eta Fratellitarrak atzetik jarraitzen dituztela altxorraren bilaketa abenturari ekingo diote.

AktoreakAldatu

GoonietarrakAldatu

BestelakoakAldatu

Kanpo estekakAldatu