Dave Grusin

Robert David "Dave" Grusin (Littleton, Colorado, 1934ko ekainaren 26a) jazz eta jazz-fusio piano-jotzaile, moldatzaile eta musikagile Estatubatuarra da.

Dave Grusin
Cruisin' for a Grusin.jpg
Bizitza
Jaiotza Littleton1934ko ekainaren 26a (86 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa University of Colorado (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, piano-jotzailea, orkestra zuzendaria, jazz musikaria, kantugilea, soinu banda konpositorea, aktorea, zinema ekoizlea eta musika-talde gidaria
Lan nabarmenak Dave Grusin and the NY-LA Dream Band (en) Itzuli
Dave Grusin Presents GRP All-Star Big Band Live! (en) Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Genero artistikoa jazza
jazz fusion (en) Itzuli
Musika instrumentua pianoa
musical keyboard (en) Itzuli
Diskoetxea GRP Records (en) Itzuli
IMDb nm0006115
davegrusin.com

BizitzaAldatu

Dave Grusin Littleton, Coloradon, jaio eta hazi zen. Dave Grusinen aita musikaria zen, biolinista klasikoa. Aitak musika munduan sartzera bultzatu zuela esaten du Dave Grusinek. Davek musika klasikoa ikasiz hasi zuen bere musikari karrera University of Coloradon. Unibertsitatean Shorty Rogers, Shelly Mann, Dave Brubeck, Count Basie, Gerry Mulligan eta Chet Bakerren abestiak entzuten zituen eta Art Pepper, Terry Gibbs eta Anita O´Day musikariekin jotzen aritu zen. Horrela sortu zen bere jazz-zaletasuna.

1959an, New Yorkera joan zen Manhattan School of Music musika eskolan ikastera, eta handik gutxira Andy Williamsentzat jo zuen eta Larry Rosen (Andy Williamsen bateria-jotzailea) ezagutu eta Larryren lagun-min bihurtu zen.

Bere bakarkako karrera 1962an hasi zuen, Subways are For Sleeping diskoa argitaratuz, eta urte bete beranduago Strings and Moonligh plazaratu zuen. Hasierako lan hauetan Art Tatum, Bill Evans eta Red Garland musikarien eragina nabaria da. Bere unibertsitateko egonaldian Terry Gibbsekin eta Johnny Smithekin jo zuen.

1959tik 1966ra arte Andy Williamsentzat Piano-jotzaile eta musika-zuzendari bezala lan egin zuen eta hortik aurrera zinema eta telebistarako soinu-bandak egiten hasi zen. 1964an Andy Williamsek emandako musika-zuzendari lana utzi eta hurrengo urtean Norman Lear eta Bud Yorkinen "Divorce American Style" soinu-banda konposatu zuen. Hortik aurrera hogeita hamar soinu-banda inguru konposatu zituen.

1960an Benny Goodmanekin grabatu zuen eta 1960ko hamarkadaren lehen urteetan, Hard bop talde batekin grabatu zuen. Boskote batekin jo zuen Thad Jones eta Frank Fosterrekin batera. 1970ko hamarkadaren lehen urteetan zenbait konponketa musikal egin eta Sarah Vaughan, Quincy Jones eta Carmen McRaeekin grabatu zuen. 1970garren hamarkadan teklatu elektrikoak jo zituen Gerry Mulligan eta Lee Ritenourekin.

GRP Records sortzen lagundu zuen, jazz-garaikide eta fusio konpainia onenbihurtu zen disketxea. 1980o eta 1990ko hamarkadetan grabatzen segitu zuen zenbait orkestra sinfonikorekin. GRP Big Band delakoa ere zuzendu zuen, "The Fabolous Baker Boys" soinu-banda grabatzean.

Bere hurrengo lana 2011n izan zen, "An Evening with Dave Grusin", zuzenean grabatutako albuma eta DVDa egin zuen Henry Mancini Institute Orchestrarekin. Lan honetan bere karreran zehar sorturiko abestiak ageri dira.

DiskografiaAldatu

Sortzaile nagusi legezAldatu

Sortzaile laguntzaile legezAldatu

Filmetako soinu-bandakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. .

Ikus, gaineraAldatu