Gers (ibaia)

Gers ibaia» orritik birbideratua)

Gers (frantsesez: Gers, okzitanieraz: Gers) hego-mendebaldeko Frantziako ibaia da, Garonaren adarra, Pirinio Garaiak, Gers eta Lot eta Garona departamenduak zeharkatzen dituena. 175,4 kmko luzera[1] eta 1.227 km² arroa ditu.

Gers (ibaia)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera175,4 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°06′00″N 0°23′38″E / 43.1°N 0.3939°E / 43.1; 0.3939
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Pirinio Garaiak
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.700 km²
Arro hidrografikoaGaronne basin (en) Itzuli
Ur-emaria717 m³/s
IturburuaCanal de la Neste (en) Itzuli
Bokalea
()
Garona (Layrac)

Geografia

aldatu

Lannemezanen du iturburua, 613 mko garaieran, eta Layrac-en, Agendik hurbil, Garonara isurtzen da. Ibaiadar nagusiak Cier (13,7 km), Gèze (11,7 km), Cédon (18,7 km) eta Sousson (33,9 km) eskuinetik, eta Arçon (18,2 km), Aulouste (20,6 km), Talouch (14 km), Ousse (10,6 km), Lauze (16,3 km) eta Auchie (15,8 km) ezkerretik, dira.

Zeharkatzen dituen hiri handienak hauek dira:

Hidrometria

aldatu

Gers ibaiaren emaria 40 urtez, 1967-2006 bitartean, neurtua izan da Layrac-en[2]. Gune horretan, drainatutako eremuak 1.190 km² ditu, arro osoaren % 96. Urteko batez besteko emaria 7,06 m³ segundoko da. Emari handiena otsailean du (15,2 m³/s), eta txikiena irailean (1,67 m³/s).

Gers ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Layrac-en neurtuak
Datuak: 1967 eta 2006 artean

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu