Gelderland
Gelderland[1] (ⓘ) Herbehereetako probintzia bat da. 2005ean 1.970.856 biztanle zituen eta bere hiriburua Arnhem da. Hala ere Nijmegen eta Apeldoorn hiri handiagoak dira.
Historia
aldatuGaur egungo Gelderland probintziak antzinako Gueldersko dukerriaren azaleraren hiru laurden betetzen ditu. Guelders herrialde bat izan zen XI. mendearen bukaeran Erromatar Inperio Sakratuaren barnean, gaur egungo Limburg probintzia eta Alemaniako Kleve barrutiaren atalak barnebilduz. Geldern hiria izan zen dukatuaren hiriburua. 1543an Habsburgotarrek sortu zuten Herbehereen parte bilakatu zen, Hamazazpi Probintzietako bat. Probintzia pobre eta ez oso populatua izan zen garai hartan.
Pertsonaia ezagunak
aldatu- Erik Breukink (1964), txirrindularia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
Ikus, gainera
aldatu
Artikulu hau Herbehereetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |