Gaztainerre

Gaztainerre, Gaztainerre eguna, Gaztain Jate edo Gaztañerre eguna Euskal Herrian udazkenean egin ohi den ospakizuna da, bereziki Eibarren eta inguruko herrietan. Gaztainerre egunak ez dauka data zehatzik. Astelehenez ospatzen da, Arimen Egunaren osteko bigarren astelehenean[1][2].

Gaztaina erreak, Zumarragan, 2010eko Santa Luziako azokaren egunean.
Barraskiloak saltsan, Gaztainerreko ohiko platera Eibar eta inguruko herrietan.
Berakatz-zopa.
Berakatz-zopa, Gaztainerre eguneko jaki tradizionala.

Familian eta lagunartean ospatu ohi da, gehienetan elkarte gastronomikoetan. Ohiko menu tradizionala barraskiloak eta berakatz-zopa izan ohi dira eta, nola ez, gaztaina erreak.

Ospakizunak balio sinboliko berezia du, antzina gaztaina neguko oinarrizko elikagaia zelako.

Dataren inguruko eztabaidaAldatu

Gaztainerre eguna ez denez azaroko egun zehatz jakin batean ospatzen, zalantzak sortu ohi dira ospakizuna noiz ote den. Ospakizun hau indartsuen dagoen herrian, Eibarren, adostasuna dago dataren inguruan eta ospakizuna Arimen egun osteko bigarren astelehenean izaten da. Horrelaxe jaso zuten Toribio Etxebarria eta Juan San Martin[1] idazleek:

Etxebarriak garbi dakar bere hiztegian[2].

"Segundo lunes (después del día de Animas) del mes de noviembre" (TE, 391).

San Martinek ere gauza bera dio Gogoz liburuan[3].

Industriagintzak aurrera doazen neurrian galduaz doaz nekazaritzako ohiturak; baina, hala ere, badira gauza batzuk industria hirietan ere irautzen dutenak, eta hoietako bat dugu Gaztainerre eguna. Egun hau, Ermua, Eibar eta Plaentzian Arimen egunetik bigarren astelenean ospatzen da.

Urtetxoak dira Gaztaiñerre egun jatorrari buruzko zalantzak eta eztabaidak ezagutu nituela. Batzuen ustez Domunun Santu egunetik bigarren astelena behar zuen izan eta beste batzuen ustez arimen egunetik urrengo astelena, eta baita ere baziren Arimen egunetik hirugarren astelena zala ustea zutenak ere. Jan-edan zaleentzat hain da egun ona, baziren astelen bietan behar zela esaten zutenetarik ere, eta Guruzeta korresponsalarentzat, duda hoiek kontuan harturik, azaroko astelen guzietan ospatu behar zen. Iritziak iritzi, Arimen egunetik bigarren astelenean ospatzen da.

Egun honetan, aintzina familiak etxean ospatzen zuten, inoiz familia bat baino gehiago bilduaz; baina aspaldiko urteetan lagunarteko afari-meriendak izaten dira. Afari-merienda hoiek herriko tabernetan edo inguruko hauzoetako bentetan egiten dira. Afari hau goizago xamar hasten da eta lehenbiziko eta plato nagusitzat marrazkilloak saltsan, txorizo erria (batzuetan bakaillaua kazuelan edo potajia ere izaten da, baina oso gutxitan), baina azkenez gaztaiña erreak. Eta hemendik datorkio izena. Afari-merienda alaia, afalondoko mahi inguru luzez, ipuiak, kantak, zirikadak... eta dantza. Urte batzuetan Astelena frontoian ere antolatu zen dantza, baina erori zen. Gehienetan lagun artean ospatzen den jaia da, eta oraintsura arte gizonezkoak soilik ospatzen zuten.

Gaztainerre Eguna beste kulturetanAldatu

Katalunian castanyada direlakoak ospatzen dira; Okzitanian, berriz, castanhada du izena. Asturiasen Magüestu eta Galizian Magosto deitzen zaio ospakizunari. Salamancan calvotada deritzo calvotes edo gaztain erreak jateko ohiturari. Málagan el tostón eta la tostaná izenak hartzen ditu; El Hierron hacer tafeñas deritzo.[4]

OharrakAldatu


ErreferentziakAldatu

  1. a b Sarasua, Asier. «Noiz ospatzen dogu Gaztañerre eguna?» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).
  2. a b «Gaztaiñerre egun | Eibarko euskara» eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).
  3. San Martin, Juan. (1978). Gogoz. , 76-77 or..
  4. (Gaztelaniaz) Agirre Sorondo, Antxon. Castañas. .

Kanpo estekakAldatu