Ireki menu nagusia

Gatzarria Zuberoan dagoen kobazuloa da, Züharako Hargagne mendian dagoena. Lehenengo indusketak Georges Laplacek 1950eko hamarkadaren amaieran eta 1976 artean egin zituen[1].

Gatzarria
Gatzarria hemen kokatua: Zuberoa
Gatzarria
Gatzarria
Gatzarria (Zuberoa)
Udalerria Ozaze-Zühara
Koordenatuak 43° 08′ 21″ N, 0° 53′ 29″ W / 43.13916667°N,0.89138889°W / 43.13916667; -0.89138889Koordenatuak: 43° 08′ 21″ N, 0° 53′ 29″ W / 43.13916667°N,0.89138889°W / 43.13916667; -0.89138889
Garaiera 290
Bisitagarria ez
Margoak bai
Aztarnak bai

Protoaurignaciar, Châtelperroniar eta Mousteriar aroko aztarnak ditu[2].

Gatzarriako aztarnategiko Cbci-Cbf mailan (Antzin Aurignaciar aldia), giza hagin bat aurkitu zuten. Beraz, aipatutako aztarna horien guztien arabera Euskal Herrian Goi Paleolito aroko giza aztarna gehienak Isturitzeko (Nafarroa Beherea) aztarnategian aurkitu zituzten. Haitzulo horretan (E. Passemardek eta R. eta S. de Saint-Périerrek indusi zuten, hurrenez hurren) ehunen bat gizaki aztarna topatu dira; aztarna horiek bederatzi multzotan banatu ohi dira, kronologikoki aldi desberdinei dagozkienak, Aurignaciar aldi tipikoa, Gravettiar, Solutrear eta Magdaleniar aldiak hartzen dituztenak.

Aipagarria da, bestalde, giza aztarna horien artean garezur eta masailezur kopurua handiagoa izatea beste hezur luzeagoak eta giltzadurak baino, azken horiek baitira ondoen irauten duten giza hezurrak (dena dela, kopuru desberdintasun horretatik ezin atera daiteke ondoriorik, izan ere, indusketetan argi eta garbi gizakien aztarnak zirenak soilik jaso ziren segur asko).

ErreferentziakAldatu

  1. Ready, Elspeth (2013) «Neandertal foraging during the late Mousterian in the Pyrenees: new insights based on faunal remains from Gatzarria Cave» Journal of Archaeological Science (Stanfordeko Unibertsitatea) (40): 1568-1578.
  2. Sáenz de Buruaga, Andoni (1991) El Paleolítico Superior de la Cueva de Gatzarria (Zuberoa, País Vasco) Instituto de Ciencias de la Antigüedad 426. or. ISBN 8475853463.

Kanpo estekakAldatu

  Artikulu hau Zuberoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.