Dialektikê. Cahiers de typologie analytique

Dialektikê. Cahiers de typologie analytique” aldizkaria, 1973 urtetik 1987 urtera argitaratua izan zen historiaurreko arkeologiaren inguruko aldizkari zientifikoa izan zen. “Centre de palethnographie stratigraphique”-k argitaratua eta Georges Laplace-k zuzendua. 1972an, “Cahiers de typologie analytique” (ISSN 1147-114X) egunkarian faszikulu bat argitaratu zen aldez aurretik.

Dialektikê. Cahiers de typologie analytique
Logo Dialektike.jpg
Logo_Dialektike.jpg
Mota aldizkari zientifiko
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia 1973
Azken alea 1987
Hizkuntza frantsesa
Argitaratze lekua Arudy
Gai nagusia prehistoric archaeology (en) Itzuli, Arkeologia eta Historiaurre
Banaketa
Banatze-eremua  Frantzia
Historia
Sortzailea Georges Laplace
Editore-burua Georges Laplace
Identifikadoreak
ISSN 1169-0046
Kanpo loturak
https://zenodo.org/communities/dialektike

Artikuluak «Tipologiaren nazioarteko mintegien» emaitzak dira, urtero Arudy-n burutu zirenak. Mintegi hauek, historiaurreko arkeologia, honen metodoak (bereziki metodo estadistikoen erabilera) eta honen teoría jorratzen zituzten gehienbat. Gainera, industria litikoei egindako analisiei begirada berezi bat emanten zitzaien. Beste artikulu batzuk, geologia, klimatologia, konputazio zientzia eta linguistikaren (semantika eta hizkuntza-istorikoa) gaiak lantzen zituzten[1].

Aldizkaria, eskatzen ziren ale kopuruaren arabera argitaratzen zena, 2019an digitalizatu[2] egin zen eta online bidez, Zenodo[3] eta Archive.org[4] plataformetan erabilgarri daude orain.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu