Azido palmitiko
Azido palmitikoa formula kimikoa duen gantz-azido ase bat da. Palma olioak azido palmitiko asko du, hortik gantz azido honen izena. Hamasei karbono ditu (16:0).
Azido palmitiko | |
---|---|
Formula kimikoa | C16H32O2 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | oxigeno eta karbono |
Base konjokatua | hexadecanoate(1−) (en) |
Mota | straight chain fatty acids (en) , long chain fatty acid (en) eta gantz-azido ase |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 0,8414 g/cm³ |
Errefrakzio indiziea | 1,4219 |
Fusio-puntua | 62,9 °C 61 °C 61,82 °C |
Irakite-puntua | 351,5 °C (101,325 kPa) |
Masa molekularra | 256,24 Da |
Erabilera | |
Rola | Entzimen inhibitzaile eta primary metabolite (en) |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
GHS arriskua | warning (en) |
Arrisku motak | H319 (en) |
Prekauzio motak | P305+P351+P338 (en) |
Flash-puntua | 192 °C |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | IPCSVZSSVZVIGE-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 57-10-3 |
ChemSpider | 960 |
PubChem | 985 eta 135369651 |
Reaxys | 607489 |
Gmelin | 15756 |
ChEBI | 190200 |
ChEMBL | CHEMBL82293 |
ZVG | 33990 |
EC zenbakia | 200-312-9 |
ECHA | 100.000.284 |
CosIng | 78421 |
MeSH | D019308 |
RxNorm | 1426390 |
Human Metabolome Database | HMDB0000220 |
KNApSAcK | C00001233 |
UNII | 2V16EO95H1 |
NDF-RT | N0000022738 |
KEGG | D05341 eta C00249 |
PDB Ligand | PLM |
Haragian eta esnekietan dagoen gantz azido ugariena da eta landareetan ere aurkitzen da, palma olioaren %44a osatzen du eta oliba olioaren %8-20[1]. Gizakietan gantz ehunaren %21-30 osatzen du[2].
Historia
aldatuEdmond Frémy kimikari frantsesak aurkitu zuen 1840 urtean saponifikaturiko palma oliotan[3].
Ezaugarriak
aldatuAzido palmitikoa azido hexadekanoikoa da, hau da, 16 karbonoko katea du eta erabat asea da. Alkohol beroan eta eterrean disolbatzen diren kristal zuri gisa agertzen da. Ez da uretan disolbatzen, eta sukoia da. 62 °C-an likidotzen da, eta 350 °C-an irakiten du[4]. Molekula anfipatikoa da. Espermazetia edo palma olioa saponifikatuz, edo koipe naturalak hidrolizatuz lortzen da.
Hain erreduziturik dagoenez, katabolismoa burutzen denean 50 mol azido palmitikok 129 ATP mol ematen ditu.
Bestalde mintzeko proteina integralak izango direnei itsasten zaie Golgi aparatuan eta proteina palmitoilatuak bihurtzen dira. Hau ezinbestekoa da zelula mintzean behar duten tokian kokatu daitezen[5].
Erabilerak
aldatuPalmitato metalikoak, xaboiak, olio labaingarriak, gai iragazgaitzak eta janarien gehigarriak ekoizteko erabiltzen da.
Aluminioarekin osatzen duen gatza napalma ekoizteko erabili zen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Carta, Gianfranca; Murru, Elisabetta; Banni, Sebastiano; Manca, Claudia. (2017-11-08). «Palmitic Acid: Physiological Role, Metabolism and Nutritional Implications» Frontiers in Physiology 8 doi: . ISSN 1664-042X. PMID 29167646. PMC PMC5682332. (Noiz kontsultatua: 2018-11-18).
- ↑ Kingsbury, K. J.; Paul, S.; Crossley, A.; Morgan, D. M.. (1961-03). «The fatty acid composition of human depot fat» Biochemical Journal 78 (3): 541–550. ISSN 0264-6021. PMID 13756126. PMC PMC1205373. (Noiz kontsultatua: 2018-11-18).
- ↑ Frémy, Edmond. (1842). «Memoire sur les produits de la saponification de l'huile de palme» Journal de Pharmacie et de Chimie XII:757.
- ↑ (Ingelesez) Anneken, David J.; Both, Sabine; Christoph, Ralf; Fieg, Georg; Steinberner, Udo; Westfechtel, Alfred. (2006-12-15). Fatty Acids. Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA doi: . ISBN 3527306730. (Noiz kontsultatua: 2018-11-18).
- ↑ «Las proteínas van donde deben gracias a un proceso simple» www.madrimasd.org (Noiz kontsultatua: 2020-01-16).
Kanpo estekak
aldatu