Ganix Haltzueta

Lapurdiko bertsolaria

Ganix Haltzueta Hirigoien[1], ezizenez Oihanzaina edo Donamarti[2] (Senpere, 1875eko ekainaren 151950eko irailaren 26) bertsolaria izan zen.

Ganix Haltzueta
Bizitza
JaiotzaSenpere1875eko ekainaren 15a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaSenpere1950eko irailaren 26a (75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Biografia aldatu

Senperen jaioa, Amotze auzoko Donamartia etxean bizi izan zen. Pierre anaia ere bertsotan aritu izan zen. Oinarrizko ikasketak egin zituen eta lanbidez oihanzaina izan zen; hori dela eta, zuzenean debekatu ez bazioten ere, zeharka bertsotan era publikoan ez aritzeko presioak jasan zituen estatuaren administraziotik; horren ondorioz ez zuen 1935eko Bertsolari Txapelketa Nagusian -antolatutako lehenean alegia- parte hartu, Irabola herrikideak bigarren postua erdietsi zuen bitartean. 1918ko urtarrilaren 28an Elixabet Sangla arruetarrarekin ezkondu zen.[3] Bi seme izan zituzten, Pierre eta Antton.

Matxin Irabola lagun senpertarrarekin batera, Au Pays des Basques filmean (1930) agertu zen. Senpereko Herriko Etxean kontseilaria izan zen.

Lanak aldatu

Bat-bateko zein bertso jarrietan aritu izan zen. Senperen eta inguruko herrietako jaietan -Bera, Sara, Urdazubi, Zugarramurdi- sarritan ibili izan zen bertsotan, gehienbat Matxin Irabola auzokidearekin[4].

Bere bertsoetakoa Pantxoa eta Peiok kantatu dute, 2002ko Lapurtar koblariak diskoan[5].

Erreferentziak aldatu

  1. Frantseserako sortutako grafian Halsouet. Euskal Onomastikaren Datutegiak Haltzueta proposatzen du euskararako.
  2. Lanbideagatik eta bizitokia izan zuen etxearen izenagatik, hurrenez hurren.
  3. Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 124-125. or.
  4. Franck Dolosor: Matxin Irabola, Senpereko bertsularia; Elkarlanean, 2010; 72. or.
  5. Ekaitzaldi bloga.

Ikus, gainera aldatu