Gandiaga Topagunea 2005ean erikitako eraikin abangoardista da, Arantzazu auzoan (Oñati) kokatutakoa. Miguel Angel Alonso del Val arkitektoak egin zuen, eta hori dela-eta 2007an COAVNren saria lortu zuen.

1960ko hamarkadan eraikitako seminarioaren ondarren gainean dago eginda, Arantzazuko santutegiaren ondoan, Duru auzunearen azpian eta Gomiztegiko gaztandegia eta artzain-eskolaren bidean.

BaketikAldatu

Baketik elkartearen egoitza izan zen 2006tik 2013 arte, Tolosara aldatu zutenean. Azken urte hartan ere Jonan Fernandezek laga zuen elkartearen lehendakaritza.

ParketxeaAldatu

Aizkorri-Aratz parketxea 2011an sortu zuten bertan. 640 m2-ko azalera dauka eta 3 solairutan dago banatuta. Aizkorri-Arazko natura parkearen inguruko informazioa ematen dute, izan ere Arantzazu ohiko abiapuntua da Aizkorri mendira igotzeko.

Zehaztu behar da Aizkorri-Aratz bigarren parketxe bat dagoela Araian (Asparrena), Aratz mendiaren magalean.

BiltzarrakAldatu

Gandiagan hainbat biltzar eta topaketa antolatu dute sortu zutenetik. Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak adibidez birritan burutu du haren urteroko biltzarra bertan, 2010 eta 2018an.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu