Futaleufú (gaztelaniaz: Río Foutaleufú, edo Río Grande izenarekin ere ezaguna) ibai-ibilgu bat da, ibai bezala katalogatua, Argentinako Chubut probintziako Los Alerces Parke Nazionaleko aintzirek elikatua. Andeetako mendikatea zeharkatzen du Txilerantz, urak Yelcho aintziran isuriz.

Futaleufú ibaia
Río Futaleufú
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera246 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°06′26″S 71°38′56″W / 43.107159°S 71.648812°W / -43.107159; -71.648812
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Los Lagos eskualdea
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera10.979 km²
Arro hidrografikoaYelcho Basin (en) Itzuli
Ur-emaria373 m³/s
IturburuaAmutui Quimey Reservoir (en) Itzuli
Bokalea
()
Yelcho Lake (en) Itzuli

Ibaiaren arroak, Argentinan, 6788 km2-ko azalera du.

Toponimia aldatu

Mapudungunez, Futaleufúk Ibai Handia (Futa - Lewfu) esan nahi du.

Ibaiak bere izena ematen dio Chubut probintziako Futaleufú Departamentuari, Argentinan, eta, Palena Probintzian, Los Lagos-eko X. Eskualdean kokatutako Futaleufú komuna txiletarrari.

Ibilbidea aldatu

Argentinan, bere sorburuko urak 1976tik bilduta daude Amutui Quimey urtegian Futaleufú presa hidroelektrikoaren erabilerarako, Puerto Madryn-eko Aluminio Aluar fabrika elektrizitatez hornitzen duena. Urtegia 481 m-ko altueran dago eta, aldi berean, Los Alerces Parke Nazionalaren barruan, eta hainbat errekek eta ibaiek emandako urak jasotzen ditu, esaterako Huemul eta Frey. Halaber, arroaren barne Futalaufquen, Rivadavia eta Cholila aintzirak hartzen ditu.

Parke Nazionalaren ondoren, ibaiak Corintos, Percey eta Antefal ibaien ekarpenak jasotzen ditu, beste ur-laster txikiagoen artean, lehengo 16 de Octubre aintzirak utzitako bailara zabalaren gunean. Hortik aurrera, ibaiak okerrune asko ditu, meandro ahokatuak eta gutxienez terraza-maila ibai-glaziar bat. Halaber, hainbat ibaiadar jasotzen ditu, Baggle ibaia adibidez, eta pasatzen da Los Cipreses herritik gertu.

Txileranzko muga gurutzatzen du nazioarteko mugaren 14. eta 15. mugarrien artean (mugaz gaindiko izen bereko pasabidearen gunean), eta mendebalderantz jarraitzen du Yelcho aintziraraino. Eta gero Yelcho ibaian zehar jarraitzen du Ozeano Bareraino.

Gainera, tarte honetan, hiru urtegi proposatu dituzte hidroelektrizitaterako, ibaiaren azkeneko emari librea etorkizun batean itxiko lukeena. Presa hori Endesa-k eraiki beharko luke 2012ko amaieran hasita eta 1367 MW-rako erabateko ahalmena izango luke, Patagoniako eskualdean, HydroAysén-ek soilik gaindituta izanez..

Ekonomia aldatu

Futaleufúko arroa oso turismo-gune garrantzitsua da eskualdean, eta ibaia glaziarren desizozteko bere ur urdinengatik ezaguna da. Mundu osoko Raftlariak eta kayaklariak erakartzen ditu. Turismoaz gain, jarduera ekonomiko nagusiak abeltzaintza, basogintza eta arrantza (amuarraina eta Pazifikoko izokina eta beste espezie batzuk) dira, mugaren bi aldeetan egiten dutenak.

Kanpo estekak aldatu