Yelcho (gaztelaniaz: Río Yelcho) ibaia Txileko itsasbazterreko ibai motz bat da, Palena probintziatik iragaten dena, Los Lagoseko X. eskualdean.

Yelcho ibaia
Río Yelcho
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera40 km
Geografia
Map
Koordenatuak42°57′22″S 72°45′03″W / 42.956111°S 72.750833°W / -42.956111; -72.750833
Estatu burujabe Txile
Eskualdea Los Lagos eskualdea
Hidrografia
Arroaren azalera10.978 km²
Arro hidrografikoaYelcho Basin (en) Itzuli
Ur-emaria735 m³/s
LakuakYelcho Lake (en) Itzuli
IturburuaYelcho Lake (en) Itzuli
Bokalea
()
Gulf of Corcovado (en) Itzuli

Yelcho aintzirako mendebaldeko muturrean sortzen da, eta 40 km kurritu ondoren Corcovado golkoan isurtzen ditu urak, hau euri-erregimen ibai bat da. Bere ibaiadarrak kontuan hartuta, Yelcho ibai sistema - Yelcho aintzira - Futaleufú ibaia 340 km-ra heltzen da (40+34+246 km), goiko ibileraren zati bat Argentinako lurraldean egonez.

Yelchoko arroa trasandina da, Argentinan hasten da, Espolón ibaia jasoz, aintzira homonimoan urak isurtzen dituena. Beste adar batzuk jasotzen ditu, horien artean Quila Seca, Azulado, Enredaderas eta Malito ibaiak. Futaleufú ibaiak Yelcho aintziran isurtzen ditu urak, Puerto Ramirez ondoan. Yelcho aintziraren ondoren, ibaiak beste adar batzuk jasotzen ditu, Michinmahuida esaterako, azkenik, Ozeano Barean isurtzen da, guzti hori 246 kilometro kurritu eta gero.

Kanpo estekak aldatu