Fukuokako gaztelua (japonieraz: 福岡城 Fukuoka-jō?) Japoniako Kyushu uharteko hiri handiena den Fukuokan dagoen gaztelu japoniarra da.

Fukuokako gaztelua
100 Fine Castles of Japan
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Fukuoka
Izendaturiko hiria Fukuoka
Japoniako auzoaChūō-ku
General parkJōnai
Koordenatuak33°35′04″N 130°22′59″E / 33.584381°N 130.383103°E / 33.584381; 130.383103
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1601
Izenaren jatorriaFukuoka (en) Itzuli
Arkitektura
Materiala(k)zurra
Azalera3.112 m²
Ordezkatzen duNajima Castle (en) Itzuli
Ondarea
Kontaktua
Helbidea810-0043福岡市中央区城内1番1から1番205まで、5番2、7番、9番、12番及び18番2から18番6まで並びに810-0042赤坂一丁目1001番
Webgune ofiziala

Geografia

aldatu

Fukuoka hiriaren erdialdean dagoen Fukusaki muinoan kokaturik dago. Ekialdean Naka ibaiak babesten du eta mendebaldean padura zabal batek.

Historia

aldatu

Edo Aroan Kuroda Nagamasa daymioak Chikuzen probintzia eskuratu zuen 1600an Sekigaharako Guduan Tokugawatarren alde egiteagatik eta Najima gaztelura mugitu zen. Gaztelua txikia irudotzen zitzaion ordea eta 1601 eta 1607 artean gaztelu berria eraiki zuen horretarako Edo eta Osakako gazteluak egin zituen Noguchi Kazunari arkitektua ekarri zuelarik. Gazteluak 47 yagura eta 47.000 m²-ko azalera zeukan eta Kyushuko handiena zen. Fukusaki muinoan eraiki zenez "Fukuoka" izena hartu zuen.

Ibaiaren beste aldean Hakata herria sortu zen, gaur egungo kaialdea, eta Fukuoka herri gotortua gazteluaren iparralderantz zabaldu zen.

1871 urtean Meiji enperadorearen aginduz gaztelua bertan behera utzi zen. Hainbat eraikin erori egin ziren eta beste hainbat tokiz aldatu zituzten, Taishō tenplua esate baterako. 2000 urtean suak ate nagusia erre zuen.

Gazteluaren zati handiak Maizuru parkea bihurtu dira gaur egun eta parkeko eraikinak museo eta epaitegi bilakatu dira.

1957an toki historiko izendatu zuen Japoniako gobernuak eta berreraikitze lanak hasi dira.

Harresiak

aldatu

Gaur egun harresiak eta putzuak mantentzen dira bereziki. Hona hemen barnetik kanpora dauden harresiak:

  • Hon-maru: Gazteluaren barneko harresia da. 125 metro luze da ekialdetik mendebaldera eta 230 m luze iparraldetik hegoaldera. Gurutze itxura dauka.
  • Ni-no-maru: Bigarren harresia da, lau zati dituena. 17-18 metrotako altuera dauka.
  • San-no-maru: Hirugarren harresia da eta 1000 x 700 metrotako dimentsioak dauzka. Inguruan ur putzuak babesten du.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu